Hiru kortxea: Bueltan da Hala Bedi Rock jaialdia
Maiatzaren 20an rocka izango da protagonista Gasteizko gaztetxean. Rocka bere zentzurik zabalenean ulertuta. Izan ere, enegarren urtez, Hala Bedi Rock jaialdia ospatuko da aurten ere. Bertan, 6 taldek, larunbateko arratsalde-gau partea berotuko dute hiriko alde zaharrean dagoen muinoko etxe sorginduan.
Sortu zenez geroztik, musikari lotua egon da Hala Bedi irratia eta elkarrekin egin dugu ia 35 urteko ibilbidea, Hala Bedi eta musika, musika eta Hala Bedi, eskutik helduta. Argi dago beraz Hala Bedi Rock jaialdia berezia dela Hala Bedi irratiko lagunontzat. Gauzak horrela, 2008. urtean Gasteizko gaztetxearekin batera ospatu genuen Txorionak urte gogoangarri haren baitan ospatu zen lehen Hala Bedi Rock jaialdia, non, besteak beste, Obligaciones, Bronze, the Dealers eta Erizo taldeek parte hartu zuten. Ordutik, musika estiloz izugarri anitzak diren beste zenbait talde pasatu dira gaztetxeko oholtzatik, guztiak, 45 minutu inguruko emanaldia eskainiz, tartean, Fracture, Arenna, Freetangas, VicePresidentes, Viva Bazooka, Pajaro1 Pajaro2, La Doggy Party, Piztu Punk, Bidelapurrak, Los Señora eta Roto.
Hala Bedi Rock jaialdia beraz, Gasteiz eta Arabako musika talde eta bakarlarien erakusleiho aparta da, talde beterano zein berriak ezagutzeko aukera bikaina. Gainera, kasu batzuetan, parte hartzen duten taldeen lehen kontzertua ere izan ohi da. Horrela, Hala Bedi Rocken beraien lehen kontzertua eskaini zuten Tara, Libe eta Izaki Gardenak taldeek.
Beraz, musikazale, aurten ere ezin diozu hutsik egin urteroko zitari! Talde berriak ezagutuz, rock, punk, hardcore, rock and roll eta bestelako doinuak entzuteko parada izango dugu maiatzaren 20an, larunbata, arratsaldeko 18:00tatik aurrera Gasteizko gaztetxean. Bertan, honako 6 talde arituko dira: Begitruk, D-Tox, Red Iron Squad, Karma Xutra, Exkizofrenikoz eta Ziklone, azken hauek, beraien lehen kontzertua eskainiz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!