100 urte, bakarrik ezin da!: Auzolana Pilotalekuak 15 urte txapa ematen!
Ekainaren 27an Auzolana Pilotalekuak 15 urte bete ditu eta urteurrena ospatu du.
2008 urtea. Gasteizko Alde Zaharra. Garai batean San Jose izenaz ezaguna zen pilotalekuak bizi berria hasi zuen. Udalaren utzikeriak eta eskaerenganako axola ezak galbidean jarri eta azkenerako erabiltezin utzi zuen frontoia, eta hainbat lagunek, auzoarekiko arduraz, hausnarketa komuna abiatu eta Txapa Ahotsa asanblada sortu zuten. Erakundeetatik ezer espero baino, auzoko eskolako guraso elkartea, egin ayllu, eta beste hainbat eragilerekin batera hasi zuten pilotalekuaren berreskurapena, duela 15 urte. Helburua argia zen: frontoia auzoarentzat berreskuratzea. Modu zehatz batean: auzoaren autoantolakuntzan eta auzolanean oinarrituta.
Informazioa zabaldu, auzoko eragileen babesa bilatu, obrarako dirua bildu boletoen bidez… eta udalaren zangotraben gainetik,isilpean halabeharrez, pilotalekuaren konponketa lanak hasi zituzten. Teilatua konpondu, zoru usteldua altxatu,lixatu eta berriro pintatu, frontiseko zuloak berdindu eta pintatu…Eta hilabete gutxi batzuen buruan, pilotaleku berria birbataiatu zuten: Auzolana Pilotalekua jaio zen. Auzolanak berreskuratutako eta ordutik auzoak kudeatutako pilotalekua.
Asko izan dira urte hauetan frontoitik pasatako auzokide eta Gasteizko bizilagunak. Txapa Ahotsa asanbladaren kudeaketa eta antolakuntzaren bitartez, entrenamenduak, txapelketak, herri bazkariak… denetarik bizi izan du Auzolanak. Eta horrela jarraitzen du egun ere, 15 urte beranduago.
Auzolana pilotalekuak ere, zoritxarrez, bizi izan ditu arrisku momentuak. Gasteiz Antzokiaren eraikuntzaren lehen ideiek hautsak harrotu zituzten, esaterako. Orduan izan zen pilotalekuaren defentsaren argazki esanguratsuenetako bat: bere jaiotzako «Mila Gorri! Baietz auzoak frontoia berreskuratu!!» moldatu eta «Mila gorri!! Baietz auzoak frontoia defendatu!!» leloarekin ateratakoa, frontoiaren kanpoaldean ikusi dezakeguna. Baina bere horretan jarraitzen du frontoiak egun oraindik ere, eta honela jarrai dezala beste hainbeste urtez!
Ospatzeko arrazoiak badaude, aurtengo 100 urte, bakarrik ezin da dinamikaren baitan, Auzolana Pilotalekuaren 15 urteak ere beharrezko direlako. Horregatik bertan egon ginen, Hala Bedikoontzako ere gure etxea den Alde Zaharreko frontoian, irratsaio berezia egiten. Zaharraz Harroko jaien baitan, Auzolana Pilotalekuak ere ospakizunak dituelako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!