Erraietatik: Asier, Markes eta Gatom (Euskal Hip Hop Herria): «Euskaraz rapeatu nahi duten belaunaldi berriak sortzen ari dira»
EHHH (Euskal Hip Hop Herria) proiektua ezagutu dugu, Euskal Herrian hip hop kulturak eta rap musikak izandako bilakaera ulertzeko: hastapenak, gaur egungo eszena, sortzaileen arteko sareak, euskarazko raparen garapena, emakumearen presentzia, ‘Biltzarra’, etorkizunari begirako erronkak… Horretarako Markes Iraizoz (Kodigo Norteko kidea), Iñigo Iriondo GATOM eta Asier Martín (proiektuaren sortzailea eta atari digitaleko koordinatzailea) izan dira Hala Bediko estudioetan.
Rap musika Euskal Herritik urrun jaio bazen ere, eta beharbada nahiko berandu heldu bazen ere, sakonki errotu da azken urteotan herri honetako panorama musikalean. Gasteizen benetako ereserkiak bihurtu dira Indarrap edo Kodigo Norte bezalako taldeen kantuak, eta Euskal Herri mailan rap musikaren inguruko benetako mugimendu bat garatu dela esan dezakegu gaur egun, eta sormen horren ADNan gero eta errotuagoa dago euskara, gainera.
Historikoki, herri nostalgiko honetan 80. eta 90. hamarkadako punk eta rock musikak izan duten oinordetzari astindu ederra eman dio rapak, kontrakulturaren doinu nagusiei dagokionez. Gainera, irakaspen izugarria eman du antolakuntza, ekoizpen zein banaketa bide propioak sortzeko orduan. Eta beharbada, guzti hau Euskal Hip Hop Herriari eskertu behar diogu, Euskal Herriko hip hop sormenaren ataria.
http://halabedi.eus/2017/04/26/erraietatik-vol-xx-boterea-borrokatu/
-
Erraietatik: Asier, Markes eta Gatom (Euskal Hip Hop Herria): «Euskaraz rapeatu nahi duten belaunaldi berriak sortzen ari dira»??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!