A desalambrar: A-16 NATO ez Gasteizen ez inon!
Hasteko Kelli Mafort Brasilgo MST-ko kidea elkarrizketatuko dugu. Ebanjelismoak eta pentekostalismoak Amerika Latinan duen eraginaz, fenomeno sozial gisa ulertuta MST-k berau ikertzeko garatu duen ikuspuntuaz mintzatuko gara. Gaurko abestiaren erradiografian Inadaptats musika talde komunista eta indepentistaren kantu bat dakarkigu Iñakik. Bertan OTAN, euskaraz NATO, imperialismo yankiaren tresna bat dela, eta Euskal Herrian bezala, herri langile katalanak ere NATOri ezetz esan ziola gogoraraziko digu. Ondoren eta aurreko abestiaren gaia askatu gabe 'Okupatutako herria' izeneko kolaborazioa eskeiniko digu Xabik borrokarako deia egiteko asmoz. Egunotan gure herrian NATOk gauzatzen ari dituen maniobra militarrak aitzaki argi azalduko dizkugu zeintzuk diren interes burges zein inperialistak defendatzen dituen beso armatuak. Bere hitzetan, “ezkutukoa denak ez duelako esan nahi existitzen ez denik”. Kuba gabe ezer ez litzakelako berdina izango, irla txiki erraldoi honen aurkako eneagarren eraso inperialistari gure erantzun xumea egiteko asmoz, amaierako hitzak tartetxoan 70.hamarkadan, La Habanan bertan, Roque Daltonek idatzitako poemarekin utziko zaituztegu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!