Kontrapas: 1.Lagina: Martín(Hache) (Zinema)
Kontrapas irratsaioaren 2.denboraldia estreinatzeko goazen gure 2 ordu hauetan musika eta zinemaz gozatzera. Bigarren sekzioan, zinema munduari eskeinitakoa, Martín (Hache) pelikularen inguruan hitz egiten egongo gara.
2. Denboraldiko 1. programa honetan Martín (Hache) pelikulaz arituko gara:
Martín (Hache) – 1997
Sinopsia:
Martín Echenique (Federico Luppi) Madrilen hogei urte baina gehiago bizitzen daramazkin argentinar zinema zuzendari bat da. Bere herrialdea ez du gogoko eta nostalgia eta oroimenei uko egiten die. Familiaren usadioari jarraituz, haren 19 urteko semea ere Martín (Juan Diego Botto) deitzen da, baina denek Hache ezizenez ezaguna, eta amarekin batera Buenos Airesen bizi da. Ez du ikasten ezta lanik egiten ere, kalez-kale ibili eta gitarra elektrikoa jotzen du.
Bost urtez elkar ikusi gabe egon ondoren, Hachek istripu larri bat izan ondoren, aita-semeak berriz elkartuko dira. Martínen emazte ohiak familia berri bat du, baina hartan Hacherentzat lekurik ez dagoela dirudi, hortaz amak Hache aitarekin bizitzen jarri dadila proposatuko dio.
Madrilen aita-semeek bi pertsona zain dauzkate: Alicia (Cecilia Roth), Martínen maitalea eta bera baina askoz ere gazteagoa den eta inongo kronpormezurik bereganatzeko asmorik erakusten ez duen gizon batetaz nahiko nazkatua dagoen emakumea; eta Dante (Eusebio Poncela), Martínen lagunik onena eta ia bakarra den aktore ona, bere zaletasuna bizitza amildegiaren ertzetik bizitzean datza. Martínek bere bizitza jende sutsuarekin elkarbanatzen du, baina berak ez dio bere buruari sentitzeko baimenik ematen. Maite duenak bere burua min eta izuikarari agertarazten die.
Etorri gurekin pelikulari buruz gozatzera eta analizatzera!!!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!