Martxoak 3, Gasteizko Transmaribibollo kolektiboaren mugarri
Azken urteotan, LGTB mugimenduak erronka berriei aurre egin behar izan dio. Arriskugarritasun-legea, izurrite arrosa, lobotomia edota elektrosok terapiak atzean utzi, eta guregan merkatu hobi bat ikusi du kapitalismoak. Hau da, kaleetatik desagerraraztea nahi izatetik, gay kolektiboaren goraipamena egitera pasatu dira haiek, eta gu, HIESAren pandemiak ekarritako bakardadetik, “Donete-a” atera izan bagenu bezala, “lagunak” nonahi izatera. […]