Hezkuntza itunaren oinarrietan aurrerapausurik ez
Otsailaren 8an argitaratu zen etorkizuneko Hezkuntza Legearen oinarria izango dena. Dokumentuak bidea luzea izango du oraindik, tarteko prozesu parte-hartzaile bat barne, baina dirudienez dagoeneko barnebiltzen ditu maiz ados jartzen ez diren alderdiek balekoa eman ahal izateko nahiko giltzarri. Horren aurrean ezer gutxi dugu esateko hezkuntza eragileak garenok, besteak beste, joan den astera arte ez genuelako […]
Trebiñu Araba da!
Trebiñarrok, berriz ere, Gaztela eta Leongo Gorteetarako hauteskundeetara deituta gaude. Enklabeko ikasle gehienak Arabako ikastetxeetan matrikulatuta daude; hautestontzietatik aterako den Gobernuakgehiengo horretatik kanpo dagoen hezkuntza-sistema kudeatuko du. Medikuntza espezializatua, batez ere, Osakidetzak ematen digu; Gobernu horrek arlo horretan hartzen dituen erabakiek ia ez dute eraginik izango Trebiñuko herritarrengan. Trebiñuko langabeek Araban erroldatzeko modua aurkituko dute, […]