Zerbait gaizki
Zerbait gaizki egiten ari gara Euskal Herriko gazte eta umeekin eta gai honen inguruan hausnartzeko eta zerbait egiteko ordua dugu helduok.
Euskara eta euskal kulturaren transmisioaren inguruan oso kezkatuta nabil aspalditik. Gasteizen bizi naiz, baina ez da Arabako arazoa bakarrik. Azkeneko neurketen arabera, euskararen erabileran esaterako gora egin duen leku bakarrenetakoa da Gasteiz. Horrek ez digu arnasa lasai hartzeko aukerarik ematen oraindik asko baitugu egiteko. «Arnasguneak» bezala saltzen dizkiguten eta orain arte oso euskaldunak izan diren herrietan ere euskararen erabilera ikaragarri jaitsi da eta jaisten ari da. Zer ari gara ordea gaizki egiten? Zerbait bai.
Hasteko, ume eta gazte horiek dituzten ereduei buruz hitz egin beharko genuke. Umeentzat, gurasoak eta irakasleak izan daitezke, baita mugikorrak ere. Gazteen kasuan sare sozialak bereziki, baina baita gurasoak eta irakasleak ere. Beharbada neurri txikiagoan kasu egingo die, baina haien inguruan egoten jarraitzen dute. Nolako ereduak gara? Helduok esango nuke euskara eta euskal kulturaren inguruko kontzientzia galdu dugula, berez etorriko den edo jasoko den zerbait bezala ikusten dugula. Askok hezkuntzaren edo eskolaren esku utzi du transmisio horren ardura. Hezkuntzak badu arduraren zati bat, hezkuntza legeak ziurtatu beharko lukena. Irakasleek euskararen erabilera sustatu beharko lukete, irakasle guztiak hizkuntza irakasle izan eta eredu izan, baita gurasoak ere. Helduok ere ez bagara euskaran eta euskal kulturan bizi zaila izango da eredu izatea.
Beste alde batetik, gobernuek egin beharko luketen lana legoke. Gazte eta umeentzat aisialdia euskaraz eta euskaratik eskaini beharko lukete eta ez kirola bakarrik. Pantailak euskaraz izatea, euskal edukia gehitzea eta sare sozialetan euskararen presentzia areagotzea ere gobernuaren lana izan beharko luke eta horretan dirua eta indarra erabili beharko luke. Gure ume eta gazteen erreferenteak ez dira euskaradunak ez eta euskaldunak ere gehienetan. Haiek zabaltzen dizkieten edukiak, baloreak eta kanpoko berriak askoz ere gertuagokoak egiten zaizkie hemengoak direnak baino. Espainiako, Frantziako edo Estatu Batuetako kultura eta hizkuntza gertuago egiten zaie eta eskuragarriago.
Beraz, etxean, kalean, sarean euskara eta euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko era kontziente batean jardutea ezinbestekoa dugu helduok; bestela hemendik gutxira, orain duguna baino egoera kaxkarragoan egon gara.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!