«Zentsura gainditu dugu, beste behin ere»- ADI! elkartea-
Korrupzioa guztion ahotan dabilen garaiak dira honakoak. Politikoki erabili egiten da, hedabideetan zein tabernetako eztabaida sutsuetan. Baina errealitateak erakusten diguna da maila politikoan ez dagoela inolako asmorik ustelkeriari aurre egiteko, ezer gutxi egiten da haren aurka eta ez dira bitartekoak jartzen egoera aldatzeko, eta hau gutxi balitz hiritargoak ere ez ditu normalean korruptoak zigortzen horretarako aukera duenean.
Egoera honakoa delarik, gai larri honen inguruan kontzientzia pizten ahalegintzen garen taldeoi ez gaitu batere harritzen gure eguneroko jardunean zentsura saiakera ezberdinei aurre egin behar izatea. Azkena, Amurrioko Udalaren eskutik, honakoa aurreneko aldia ez delarik.
Ahoztar Zelaietak idatzitako De Miguel auziari buruzko liburuaren aurkezpena zentsuratzeko ahalegin berri hau gainditu izanarekin pozik gaude ADIko kideok baina hala ere hausnarketa batzuk azpimarratu nahi ditugu jarraian:
- Liburu baten aurkezpena debekatzen saiatu izana ez da larriena. Beste lekuren batean egiteko aukera izango genuke. Eskaintza ezberdinak izan ditugu horretarako eta zinez eskertzen ditugu. Larriena da Amurrioko Udalean gune publikoak erabiltzeko orduan zentsura sistema bat indarrean egotea, eta halaber zenbait politikarik publikoa dena haien jabetza partikularra balitz bezala erabiltzea.
- Josune Irabien alkatesak hori aipatu arren, ez da inongo gaizki ulerturik egon. Behin gure eskaera esku artean izan zuelarik, gaiaz arduratzen zen teknikariak jakinarazi zigun alkatesarekin kontsultatu beharra zuela. Deigarria iruditu zitzaigun honako jarrera, izan ere eskaera mota hauek normalean berehala argitzen dira baldin eta aretoa libre badago zehaztutako egunean eta orduan. Egiazki eskaera guztiak alkatetzatik pasatzen dira?
- Harrigarria benetan. Handik egun batzuetara, arestian aipaturiko teknikariaren ahotik erantzuna jaso genuen: ezezko biribila. Ezezko erantzuna ematea alkatesaren erabakia zela gaineratu zigun ere. Hau da, gaizki ulerturen bat ematekotan, alkatesa eta teknikariaren artekoa beharko luke izan. Dena dela, hemen garrantzitsuena da Amurrioko kultur etxean egiten dena aurretiazko filtro moduko batetik pasatuarazi nahi izan dela. Zein zen bestela eskaerari erantzuna emateko teknikariak alkatesarekin halabeharrez kontsultatu behar izanaren arrazoia?
Argi dago korrupzioaren gaiak ez duela salmenta errezik eta orohar bere erabilera politiko-folklorikoaz aparte askori traba egin eta desorosoa suertatzen zaiela. ADItik ordea merezi duen garrantzia ematen diogu, izan ere gizarte honetako arazo larrienetakoa da duda barik, gure eguneroko bizitzan eragin zuzena duelarik, batez ere biztanleriaren gune ahul eta babesgabetuenetan. Guzti honengatik, otsailaren 5ean Ahoztar Zelaietaren liburuaren aurkezpena emango den Amurrioko Kultur Etxera bertaratzeko deia luzatu nahi diegu herritar guztiei, hartara sistema ustel honi aurre egiteko asmoa agertu eta korruptoak behingoagatik jazarriak izan eta haien jarduerei babesa emateari utz diezaioten lortu arte urrats berri bat emateko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!