Zapateneoren XX. Urteurrena
Zapateneo duela 20 urte hasi zen proiektu gisa (bai, ondo entzun duzue; 20 urte bete ditugu! Laster esaten da, ezta?), iritziak kontrastatu eta sistemaren autoritarismoaren aurka konspiratzeko espazio bat sortzeko asmoarekin. Helburu honekin, denbora honetan zehar hamaika jarduera antolatu ditugu, elkartzeko aitzakia ezin hobea izan direnak, eta guri eragiten diguten gaiei buruz eztabaidatu ahal izan dugu, boterearen makineria mediatikoak manipulatutako iritzi nagusitik at kokatzen lagundu digun autonomia-uharte bat sortuz. Argi dago sistema bidegabe honekin amaitzea ez dugula lortu , baina horrek ez gaitu atsekabetzen; izan ere, bagenekien guk bakarrik ezin izango genukeela eraitsi mendeetan zehar ezarritako sistema bat, bere indar errepresibo guztiak erabiliz bere legeak inposatu dituena. Ez gara hain inozoak! Baina jakin badakigu, alde batetik, gure ekarpena garrantzitsua izan dela -eta izaten ari dela- sistemaren kontraesanak agerian uzteko eta sistemaren ahultze prozesuan laguntzeko; eta, beste aldetik, badakigu ere bide zuzenean gabiltzala: hau da autonomia uharteak sortzea, bata bestearekin elkartuta, sistema honekin amaitzeko indar nahikoa izango duen artxipielago bat osatuz. Eliteen estrategia ezer aldatu ezin dugula sinetsaraztea da, gu geldiarazteko asmoz, ondo baitakite gizarte mugimenduak indarrak batzeko gai izango bagina ez lukete inolako aukerarik boterean jarraitzeko. Gure ustez garai honetan inoiz baino ahulago daude. Hori dela eta, gizarte-mugimenduetan lanean jarraitzera animatzen zaituztegu, elkarguneak bilatzen saiatuz, egunez egun gehiago itotzen gaituen sistema hau eraisteko gai izango den indarra lortzeko. Eta aldi berean gure proiektuaren 20. urteurrena gurekin ospatzera gonbidatzen zaituztegu, hauxe aldarrikatuz: «beste 20 urte baietz!» Uste al duzue sistemak hainbeste denbora iraungo duenik? Oraingoz, urriaren 7an, ostirala, arratsaldeko 8etatik aurrera, Gaztetxen ospatuko dugun Zapateneoren urtemuga-festan zuen zain egongo gara! Ordura arte, ongi izan! Dibertitu eta borrokatu gurekin!!!»
Mikel Lacalle (Zapateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!