Wikipedia, Wikiemakumeok eta ConMiWiki proiektuak
Ikasten hasi nintzenean, entziklopediak oso garrantzitsuak ziren: liburu potolo piloak (bai, horren zaharra naiz), zeinetan ezagutza ugariren bilduma laburtua ematen zen (lekuak, terminoak, hitzak, etab.) (entziklopediak hori esan nahi baitu gutxi gorabehera: ezagutza guztien bilduma). Liburutegietan eta kultura gustuko zen edozein etxetan oinarrizkoak ziren.
Asko aldatu da gure gizartea eta teknologia eta, gaur egun, internetekin, entziklopediak digitalak bihurtu dira: klasikoak nahiz berriak. Kontsulta erraztu egin da internet konexioa izanez gero, teorian, batzuk ordaindu egin behar baitira (eta internetera sarrera dugun lekuetan, bai, leku askotan ez baitute oraindik, ez dezagun ahaztu, baina hori beste gai bat da).
Doan eta ezagutza librea bultzatu asmoz, Wikipedia sortu zen, hainbat hizkuntzatan dagoena. Euskaraz ere badugu (mundu digitalean ez bagaude, ez baikaude). Bere alde onak ditu: internet duen edozeinengana iristen da eta ezagutza asko bil dezake; baina edukien kalitatea ere anitza izan daiteke (horregatik, garrantzitsua da sartzen den/dugun informazioa erreferentziaduna eta iturri egokietatik hartua izatea).
Horregatik, Wikipedia erabiltzen ikasi behar da, bai editatzen, bai eta kontsultatzen.
Informazioa lortzeko erabiltzean, lehen kontsulta gisa balio du, baina gero sakondu behar da edozein gaitarako, edozein entziklopediekin bezala. Kontuz beraz, ez da pentsatu behar hor dagoena bakarrik existitzen denik eta gaiak xehatsun eta ikuspegi gehiago ez duenik. Dena ez dago sarean eta…
Esan bezala, gaur egun interneten egon beharra dago, bestela ez gara existitzen: lehen esaten zen izena duenak izana duela, baina orain, sarean ez dagoena ez da. Horregatik, Wikipedian egotea ezinbestekoa da.
Gure inguruan sortutako proiektu garrantzitsu eta ederrak daude: Wikiemakumeok Wikipedian emakumeen presentzia handitzeko proiektua, dagoen genero-arrakala gutxitzeko; edota ConMiWiki, Micalea Portilla historialari arabarraren adibidea jarraiki, Arabako ondarea eta herri ezagutza jasotzeko eta zabaltzeko. Editatzea guztion esku dago, era serioan egin behar da, eta animatzen zaituztet ikastera eta gure kultura eta ezagutza (fruitua), gure artean eta munduan zabaltzera.
Jaione Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!