Wallmapun, Euskal Herrian bezala, dena dugu irabazteko
Ernesto “Che” Guevarak zioen, Elkartasuna Herrien arteko samurtasuna dela. Internazionalismoaz hitz egin eta garatzerakoan, Euskal Herrian askotan eredu gisa hartu da esaldi honek barneratzen duen praxia. Hala ere, zapaldutako Herri Langileen artean samurtasun harremanak sortzen ditugun bezala, estatu zapaltzaileek errepresio estrategiak partekatzen dituzte.
Aurreko astean, Zapateneon burutu zuten hitzaldi batera joan nintzen. Honen izenburua hau zen: «Txileko estatuaren Erasoaldia Wallmapun: oraingo egoera politikoa». Bertan, egun, Txileko Estatuak okupatzen duen Wallmapuren lurraldean, hots, Gulumapun, burutzen ari den errepresioaren ondorioak partekatzeaz gain, ekintza hauek argudiatzen duen estrategia errepresiboaren ideologiaz mintzatu zuten ere.
Hizlariak, errepresio estrategiaren gauzapena, eta azken urteetan emandako gorakada kuantitatibo eta kualitatiboa, xehatzen zihoazen heinean, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren kontrako errepresio estrategia ezagutu izan dugunok parekotasunak somatu genituen. Hau ez da kasualitatea ordea, solasaldia gidatu zutenek adierazi zuten bezala, estrategia errepresiboa oinarritzen dituzten ideien atzean dagoen abokatua eta politikaria, Euskal Herrira bidaiatu zuen orain dela urte batzuk ENAM desargertu duen estrategiatik ikasteko. Aipatutakoa Pablo Urquizar da, Piñeraren Gobernuan «Macrosur» zonaldeko segurtasun koordinatzaile nazionala izandakoa, eta argitaratu berri duen liburuan honetaz dihardu.
Liburuan, Herri Maputxearen lurren okupazio eta ustiaketa historikoak abiatutako gatazka politikoaren arrazoiak desitxuratzen ditu, eta biolentzia arazo gisa irudikatzen du. Biolentzia honen atzean dauden antolakundeak zehaztu eta kriminalizatu egiten ditu. Ondorioztatzeko, liburuaren hirugarren eta azken atalean, berak desitxuratuko biolentzia arazoari aurre egiteko erronkak zerrendatzen ditu.
Lehenik eta behin, «biolentzia» bere hitzetan, nire hiztegian erresistentzia, autodefentsa edota borroka armatua, ekintza politikorako molde bezala ezin dela onartu dio. Jarraian, Herri Maputxearen aldarrikapen historikoak ukatu egiten ditu eta gatazka politikoaz hitz egitea okerra dela baieztatzen du, bere aburuz, arazoa biolentzia politikoaren erabilpena dela azpimarratzeko. Azkenik, hurrengo proposamen errepresiboak aurkezten ditu: Larrialdi Estatuaren azterketa, usurpazioa delitua bihurtzea, Estatu txiletarren inteligentzia-sistema handitzea, eta estrategia antiterrorista garatzea.
Nahiz eta Pablo Urquizar, egun, Txileko gobernuan ez dagoen, bere ideologia Herri Maputxearen kontra burutzen ari den estrategiaren logikaren barnean dagoela argia da. Azken urteetan, lurraldeen defentsa historikoa kriminalizatzeko errepresioa gordindu egin dute indarrean egon diren gobernu guztiek, Boric-enak ere.
Euskal Herrian, askapen borroka kriminalizatzeko hain eraginkorra izan zen biolento eta pazifisten arteko dikotomiaren paradigma Herri Maputxearen kontrako errepresio estrategiaren gauzapenean txertatuta dago. Herri Maputxea, «maputxe onak eta txarren» artean banatzen saiatzen ari dira, borrokalariek Herrian dituzten sustraiak apurtzeko asmoz.
Bestetik, Euskal Herrian bezala, ekintza armatuak soilik ez, mugimendu osoa kriminalizatzeko legalki erreforma kualitatiboak proposatzen ari dira, hala nola, zenbait talde edota antolakunde antikonstituzionalak izendatzea. Hemengo ilegalizazioen estrategia errepresiboaren ondorioak izan ahal izango lituzketeen neurriak, hain zuzen ere.
Egun 70 preso baino gehiago ditu Herri Maputxeak, Txile zein Argentinako Estatuetako espetxeetan sakabanatuta. Senide eta presoekiko elkartasuna kriminalizatzeko nahian daude baita.
Hilabete hauetan, Coordinadora Arauco Malleco-ko kideen kontrako epaiketak burutzen ari dira eta burutuko dituzte. Adi egon gaitezen beraz hauetara, eta Palestina bihotzean dugun arren, ez dezagun ahaztu munduko txoko guztietan borrokan dauden herriak. Kapitalismo eta inperialismoa gailentzeko, izkina guztietan suteak astintzeaz gain, hauek sortzen dituzten keen arteko sarea sortu behar dugu, haien errepresioaren isolamendua gainditzeko eta borroken batasunetik indartsuagoak ateratzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!