Urrutiko patatak hamalau
Gaurko egunez, Martxoaren 30ean, Palestinako Lurraren Eguna oroitzen da mundu osoan. Borroka jardunaldi honetan Israelgo erregimenak 1976an Galileako populazio palestinarren aurka zuzendutako eraso odoltsu bat ekartzen da gogora. 1948az geroztik okupazio sionistaren menpe zirauen Palestinako iparraldeko eskualde horretan greba orokorrerako deia egin zuten bertako palestinarrek etengabeko lur-desjabetzearen aurka eta erregimeneko armadak manifestarien kontra oldartu, zazpi lagun hil eta hamarnaka zauritu zituen. Gertaera hark gerora erregimenak bortizki zapuztuko zuen matxinada-olatu bat piztu zuen Israelgo hiritar palestinarren artean. Zorigaiztoko egun horretan, eta 47 urte geroago, munduan zehar barreiatutako palestinarrek lurraldetasunaren aldeko aldarrikapena eta jatorrizko lurretara bueltatzeko eskubidea kaleratzen jarraitzen dute.
Pentsa genezake pasarte historiko hura urrun samar geratzen zaiola espazioan eta denboran gasteiztar xume bati, ez bada gure oroimen kolektiboan ere 1976ko martxoa odolez izkiriatuta utzi zuelako estatu terrorismoaren atzaparkadak. Baina ez, harago doaz palestinarren hondamendiarekin lotzen gaituzten lokarriak, estu-estuak dira, eta oso gaurkoak. Izan ere, herri palestinarraren garbiketa etnikorako kanpainak gaur egun inoiz baino indartsuago jarraitzen badu, nazioarteko komunitatearen utzikeriagatik da, nagusiki, baina baita okupatzailearekin lotzen gaituzten lokarri horiek normaltasunez onartzera iritzi garelako ere.
Bestela ez litzaiguke normala irudituko izkinako supermerkatuan Arabako jatorrizko izendapeneko zigiluarekin saltzen dizkiguten patatak, kasu, palestinarrei lapurtutako lur horiexetan landatuak izatea. Halaxe da. Martxoaren 30erako zer idatzi pentsatzen ari nintzela, lagun batek Mercadonan ateratako argazkia bidali dit. Udapa markako patata sarearen etiketak letra txikian erakusten du produktuaren jatorria: Israel. Araban sortutako kooperatiba honek harro adierazten du bere webgunean “pertsona, bertako produktu eta jasangarritasunarekiko konpromezua”, areago, “Mundu hobe baten aldeko borrokan” izeneko atalean “garapenerako eta elkartasuneko hainbat proiekturekin” kolaboratzen dutela azaltzen dute… baina patatak bertakoak eta bidezkoak, hain zuzen, ez dira; aitzitik; palestinarrei okupatutako eremuetan landatuak dira; mende batez, egunez egun eta zentimetroz zentimetro borrokatutako lur batean. Patata horiek palestinarren odolez ureztatutako lurretan izan zituzten noizbait sustraiak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!