«Uda urtarorik hipokritena da»
Gertuko lagun batek, aspaldi hurrengo esaldia bota zidan behin: Uda urtarorik hipokritena da. Ordutik uda datorren guztietan esaldi horrek burua astintzen dit. Eguzkia atera eta gizartekoiak bihurtzen gara, kañak kalean hartzeko irrikitan gaude, irribartsuago, jaietatik jaietara, lanerako gogorik gabe. Agian, lagun horrek, alferkeri horreri hipokresia deitzen zion. Beti galdetu izan diot nire buruari: Lana ez al da hipokresia hutsa?
Ez dakit nori bururatu zitzaion egunen, orduen eta minutuen banaketa egitea, baina tipo horrek (ziur aski tipo bat zen) zerbait gaizki egin zuen. Ohiko bizitzaren erritmoa ez da batere erosoa eta urtearen parte handi bat oporrekin amesten pasatzen dugu, kexken artean, merezi dugun zerbaiti buruz hitz egiten. Uda heltzean oporrak hartzen ditugu, merezitakoak. Eta alferkerian ematen ditugu pare bat aste. Pilak kargatu eta berriz lanera. Hori bai, opor tarte horretan dena ahaztu behar da, egunerokotasunetik aldendu, unea bizi, disfrutatu.
Sormen prozesu ezberdinetan egoten naiz unetik unera. Zaila da artearen munduan bizi eta nahierara ateratzea. Barruan bizi diren grinek bere bizitza propioa daukate eta urtea beste erritmo batera bizi dute. Asteek beste forma hartzen dute, minutuek elkarri zapaltzen diote edota ez dira bide berdinean elkartzen, egunek bata bestearekin askotan ez daukate zerikusirik. Erlojuetako denbora, aldiz, berdina da denontzat, eta gerra horretan bizirauteko agindua jaso dugu. Lan batean bihotza jartzea nekagarria da eta bihotzak ez du diruaren hizkuntza ulertzen. Artea ez da produktiboa eta horrek garrantzia kentzen dio arteari. Ez, ez ditugu makinak egiten, edo janaria ekoizten, ez eta etxeak eraikitzen. Gurea alferrikako bizitza da. ¡Pero que bien vivis los artistas!
Horren zaila da sartzen zaren mundutik ateratzea? Guk aukeratzen dugu erritmoa edo erritmoak gu aukeratzen gaitu? Lanak ito behar gaitu? Limiteek askatasunez mugitzeko espazio murriztu bat eskaintzen digute, haiek gabe, espazioan bezala, askatasun infinitoarekin topo egingo genuke eta bertan ez dago mugitzerik. Limiteak gure inteligentzia doitzen dute. Norberak bere limiteekin harremandu beharko lirateke, behar dituen atsedenak hartu, kirola egin ostean muskuluak lasaitzen diren moduan.
Heldu da paradarako sasoia, burutik ateratzen gaituena, ipurdia bustitzeko gogoa pizten duena. Alferrikako bizitza nekagarria da eta nahiz eta hortik ateratzea zaila den alferkerian ibiltzeko garaia heldu da, uda, eta ni gogotsu hipokresiaren urtaroan egoteko prest nago.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!