Txosnen kontura
Uda ate-joka dugu, nahiz eta azken egunetako tenperaturengatik, abuztuan gaudela dirudien. Eta udarekin batera heldu dira, aurten bai, herri eta auzoetako jaiak.
Jai hauen esperoan egon gara askok azken bi urteak. Kalera ateratzeko, jai herrikoietan murgiltzeko, txosnaz txosna ibiltzeko eta bereziki lagunekin tarte goxo bat igarotzeko.
Uda beroa datorrela dirudi, batzuek beto politikoa jarri diete gustuko ez dituzten kolektiboei, besteek gai hau udako kanpaina bihurtuko dute eta jaiz jai arituko dira espazioa aldarrikatzen. Ikusiko dugu egoera honek zer dakarren eta esperoko dugu azken asteetan ikusi ditugun egoera gordinak berriz ez errepikatzea.
Jai eta txosna giroa ere izaten da askorentzat aitzaki, euren matxirulismo zikinena pasioan ateratzeko. Emakumeentzat txosnak ez dira espazio segurua, hala aldarrikatzen baditugu ere. LGTBI pertsonontzat ere leku arriskutsua bihurtzen dira, gaua eta kalea eurena baino ez dela uste duten matxiruloen erruz.
Mugimendu feministak lan bikaina egiten du urtez urte, jaiz jai, halako egoerak saihesteko baina gizon heteroen hatzaparrak luzeak dira eta denon ardura da aizkora prest izatea halako erasoak gelditzeko.
Txosnak gureak dira, gu guztionak, mundu berri bat egin nahi dugunonak eta hala aldarrikatu nahi ditugu. Espazio segurua izan behar dute emakume, pertsona arrazializatu, langile, gazte, zahar, lodi, LGTBI pertsonentzat eta baita euskaldunontzat ere.
Azken hauen aldeko mezu bat izan nahi du gaurko iritzi hau. Euskaldunok txosnak gure gureak egin behar ditugu, txosnetako barne eta kanpo hizkuntza eta baita musikaren hizkuntz nagusi ere.
Guztioi gustatzen zaigu gauaren inhibizioan hainbat musika eredu eta irratian behin eta berriz jotzen dituzten abesti horiek dantzatzea eta eurekin gozatzea. Nahi ala ez, gure herrian gero eta gehiago entzuten dira musika estilo berri batzuk. MTV, KissFM, Gazteak eta halakoek behin eta berriz matraka ematen digute musika eredu eta talde batzuk kontsumitu ditzagun eta guk ahoa, edo belarria, ireki eta irentsi egiten ditugu, inolako kritikotasunik gabe.
Txosnek ordea sinisten dugun herri eredu berri horren isla izan beharko lukete eta ez aire zabaleko diskoteka edo taberna bat gehiago. Txosnak ez dira soilik diru iturri, eraiki nahi dugun herri horren mesedetan jarri behar ditugun espazioak behar dute. Euskal Herrian musika andana sortzen da, euskaraz eta eredu ezberdin guztietakoa, letra kritikoekin, feministekin, abertzaleekin, sozialistekin. Musika alternatiboa azken batetan. Musikari ugarik horren aldeko apustua egin dute, antolatzaileok ere horren alde jo dezagun.
Oier Azkarraga
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!