Txosnak
Azken asteotan askok galdetu didate txosnen harira. Batzuek Txosna Batzordeko kide naizela badakitelako, beste batzuek twiterren irakurri dizkidatenengatik, eta beste hainbatek, Mugimendu Sozialistako kide izateagatik. Argi dago nire ingurua lagin murritza dela, ez ordea homogeneoa, eta gehienek bat egin dute GKS-k eta Etxebizitza Sindikatuak txosna jartzeko eskubidea dutela esanez. Gutxi batzuek, Batzordeko kide izanik eztabaida publikoan aritzea leporatu didate. Ordezkatzen dudan mugimendua isilpean kanporatu nahi izan duten arren, argi dut gure eginkizuna injustizia aurpegiz salatzea dela.
Izan ere Gasteizko jaietako txosnen historian askotariko eragileek hartu izan dute parte, tendentzia zeharo ezberdinetakoak, eta helburu amankomun batekin: diru iturri faltan, urteko jarduna finantzatzeko bidea lortzea. Jakina da instituzioetatik kanpoko eragileen finantziazio mugak nolakoak diren. Eta jakina da, hala nola, eragileon behar ekonomikoak ere demasak direla. Dirutza behar da mugimendu sozialen jarduna aurrera eramateko, ohiko jardunean sartzen diren propaganda bitartekoetatik hasi eta planifikatu gabeko isunak ordaindu behar izateraino.
Horregatik, jai gunea elkarlanean aurrera eramateko borondate eta konpromezuz jardun dute eragileek urte luzez: txandak egin, gunea seguru mantendu… Ederto dakigu guk hori, batzuek esaten dutenaren kontra, txosna ezberdinetan hamaika txanda egindakoak baikara. Minimo batzuetan oinarritutako elkarlan horri esker garatu dira txosna guneak Euskal Herri osoan zehar, tokian tokiko udalei esparru bat uzteko presioa eginez.
Batasun hori hautsi denean, jai guneetan eskua sartu izan dute udalek historikoki, eta horren erakusgarri dugu Gasteizko esperientzia bera, Floridako obren aitzakipean udalak txosnagunea mugitzea proposatu zuen eta eragileen arteko batasuna hautsi zen momentuan, ahultasuna probestuz, udalak bere nahia gauzatu zuen.
Gasteizen txosna jarri ahal izateko Udalak Txosna Batzordeari ematen dio eskumena, beti ere, irizpide batzuen baitan parte-hartze irekia ahalbidetuz. Txosna Batzordean bi urtez egon gara eragile guztion artean irizpide batzuk adosten eta aho batez onartu ditugu. Zalantzarik ez dago GKS eta Etxebizitza Sindikatuak irizpide horiek betetzen dituztela eta kontrakorik ezin du inork argudiatu. Hortaz egoerak bi irtenbide ditu: beto politikoa akatsa dela onartu eta atzera pausu bat ematea edo edozein aitzakia asmatzea eragile hauek arbitrarioki kanpoan uzteko. Badirudi, txosnaguneko eragileen gehiengoak bigarren aukeraren alde egiten duela, horrek txosnagunearen zilegitasunean eta egonkortasunean izan ditzakeen ondorioei erreparatu gabe.
Xabi Losada
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!