Txinaurrien Hozkadak | «Jakintsuaren atzamarra»
Martxoak 3. Egunaren edozein irakurketak antzeko eskema jarraitzen du: lehenik, ariketa matematiko bat, irakurketa egiten den urteari 1976 kendu eta sarraski hartatik zenbat urte pasa diren adierazten da. Ondoren, erahildak olangileen izenak aipatze ndira, banan-banan, oroitzen eta goraipatzen ditugunaren seinale. Jarraitzeko, orduko eta egungo egoeren arteko pararelismoak aipatzen dira, idazlearen edo honek ordezkatzen duen kolektiboak izan dezakeen subjetibotasuna txertatuz. Azkenik, borrokarako deia. Aktibatua dagoenarentzat, aktibotasun hori mantentzeko deia. Aktibatua ezdagoenarentzat, aktibatzeko deia.
Martxoaren 3ko irakurketen analisi sinplista eta iraingarria litzateke azken hau. Eskema soil bat, barren guztiak ezkutatzen dituena. Esaera batek dio jakintsuak ilargia seinalatzen duenean, inozoak atzamarra begiratzen duela. Atzamarra aztertzera garamatza atariko sasi-analisi horrek, eta bada garaia ilargiraino salto egiteko.
Lehenik, ariketa matematiko horrek urteetan zehar pilatutako ekipajearen pisua du emaitza gisa. Badira 1976tik atsekabez eta amorruz urteak zenbatzen dituztenak, garaiko enpresetan borrokatu zuten langileak, patronalaren txantaiak jasan zituztenak, egun garai hartako zauriak miazkatzen jarraitzen dutenak, noizbait itxiko direnaren esperantzaz. Badira garai hura bizi ez zutenak, baina egun hartan gertatutakoaren kontakizunetan oinarritzen direnak indarrean dirauen erregimen berdina identifikatu eta inposatutako kateak birrinduko dituen borroka aktibatzeko.
Ondoren, erahildako langileen izenak ez dira inoiz alferrik aipatuko. Baziren euren bizitza jokoan jarri zutenak langile klasea abangoardia izan zedin, borrokan eginiko urrats bakoitza Euskal Herria askatzera bideratu zutenak. Badira izen horien atzean zeudenen erahilketen ondorioz errotik aldatu izan diren bizitzak, 15, 33 edo 40 urteren ostean justizia eskatzen jarraitzen dutenak eta kare biziaren gainean eraikitako beldurrezko museoei aurre egin behar dietenak, memoriaren izenean.
Jarraitzeko, paralelismo bakoitzak borrokan berresten gaitu. Badira garai hartan zapaltzailea bere espresio guztietan seinalatu zutenak, klase, nazio eta genero zapalkuntzak identifikatu eta horien erruduna ahultzeari ekin ziotenak. Badira borroka hauei ekin ziotenek arrazoia zeukatela dakitenak, eta oraindik ere arrazoia daukatela diotenak, 42 urteetan jasandako zartada bakoitzetik ikasi eta makurtu gabe dihardutenak.
Azkenik, egunaren edozein irakurketak jarraituko lukeen eskema berdinarekin amaitzea litzateke egokiena, borrokarako hamaikagarren deia eginez. Aktibatua dagoen jendeari mezua bidaltzen diotenek jakin dezaten azken hauek euren ondoan jarraituko dutela, ez dezaten etsi euren saiakeran. Aktibatua ez dagoen horri dei egiten diotenek jakin dezaten esfortsu horrek merezi duela, nahiz eta emaitzak agerikoak ez izan, arrakastarik gabeko deialdi bakoitzak garaipen kutsu txikia ere baduela, eta pelikula batean agertzeko antolatutako asanbladatik kaleak astintzeko asanbladara igaroko garela. Finean, borrokak bizirik iraun dezan ezinbestekoak direla.
Baziren ilargia erakutsi zigutenak, eta badira hau erakusten dihardutenak. Martxoaren 3ko sarraskia burutu zuten berdinek atzamarra erakutsiko digute, ilargia jabetza pribatu bilakatuz eta bandera arrotz baten atzean ezkutatuz. Kasualitatea ala ez, Martxoaren 2ko gaua ilargi beteak argituko du aurten. Zaila izango zaie, hortaz, gure arreta desbideratuko duen atzamarrik topatzea.
Bazirelako, badirelako, eta zorionez, izangodirelako, Gora Martxoaren 3a!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!