Txileko konstituzioa
Borrokak merezi duela esaten dugunean, askotan, propaganda hutsa dela dirudi. Porrotak eta minak akumulatzen ditugun zapalduen aldean, lelo honek egiazko sustrairik ez duela dirudi. Baina borroka egiten dugunean galtzea aukera erreal bat den bezala, noizbehinka, irabaztera eraman ahal gaitu ere. Argi dagoena da, saiatu gabe gauden bezala geratzen garela, miseria hutsean.
Garaipenak egon daitekezkenaren adibide argi bat Txilen hurrengo asteburuan emango den aukera historikoa da. Agian, ia ez da hainbeste ateratzen hedabideetan. Eta seguru, gehienok, ahaztu egin ditugu orain dela urtebete Txileko toki ezberdinetatik heltzen ziren irudiak: liskarrak, errepresio bortitza, baina baita ere Herriaz beteriko kaleak. Zerutik hartutako irudi hauek zerbait aldatzen ari zenaren sinboloak ziren.
Covid-19k mundu osoan sortutako egoerak, urrian abiatutakoa baldintzatu badu ere, garai horietan eztanda egin zuenak jarraipen iraunkorra izan du lurralde txiletar osoan. Agian, esan bezala, martxotik aurrera kaleko dinamikak epeldu egin ziren. Baina honen inguruan sortutako herri antolakuntza bizirik mantendu da, batzutan elkarzaintza edota elkartasun sare komunitarioak indartzera begira, baina hortzmugan izanda bizitzen ari zen momentu historikoa eta honetan eragiteko asmoa.
Guzti honek ahalbideratu du, hurrengo igandean, 25an burutuko duten erreferendum historikoa. Egun horretan, txiletarrek erabaki ahalko dute dikadura garaian ezarritako Konstituzioa aldatu nahi duten ala ez. Orain dela 40 urte baino gehiago sinatutako Lege Nagusi honek diktaduraren erronkei erantzutzea zuen helburua, Txilen sistema kapitalista egonkortzea eta sakontzea, hain zuzen ere. Herriaren presioari esker, urteetan eraitsi saiatu nahi izan den hitzarmen hau gainditzetik gertuago daude.
Baina honekin batera, aldaketaren aldeko aukera gailenduko balitz; erreferendum berean, hautatuko dute ere, testu berria nola idatziko den. Eta bigarren galdera honek bere mamia badu. Bi ereduen artean dago gakoa: Convención Mixta deiturikoa, hau da, taldearen erdia zuzenean bozkatuko lukete, edozein herritarra hautagaia izanda, eta beste erdia egun Parlamentuan dauden politikari batzuek osatuko lukete; edota kalean gehien aldarrikatzen dena, Convención Constitucional izenekoa, kasu honetan, partaide guztiak herritarren artean hautatutakoak izango liratezke. Convención Constitucional hau parekidea izan behar da eta jatorrizko herrientzat kupoak ezarrita daude. Mixtoan aldiz, irizpide hauek soilik erdiari ezartzen zaizkio, hau da, herritarren artean aukeratuta izango den parteari.
Idazteko prozesuan ere bi herenen araua ezarrita dago, kalean oso salatua izan dena. Arau honek, zerbait aurrera ateratzeko bi herenen adostasuna izan behar dela dio eta bestela tarteko zerbait akordatu behar dela. Honi egiten zaion kritika da, heren bati beto eskubidea eta bere aldera egiteko gaitasuna ematen zaiola.
Baina Konstituzioa ez da helburua. Pausu hau txalotu ahal badugu ere, kontuz ibili behar gara honen atzean izkutatu daitekeen iruzurrak ez itsutzeko. Ukaezina da erreferendum hau burutuko dela kaleko presioagatik. Baina ezin dugu ahaztu alderdi batzuen artean sinatutako akordio politikoaren ondorioa dela. Batzuk, agian, kalean zeuden aldarrikapenei erantzun nahian, beste batzuk beraien buruak eta berain Gobernua salbatzera begira; baina denek, kalean dena ematen ari zirenei bizkarra ematen eta beste behin ere Herriaren antolakuntzari zilegitasun politikoa lapurtzen.
Txileko herriari dagokio hitza. Mundu txoko ezberdinetatik erreboltaren ibilbidea gertutik jarraitzen egongo gara. Bertan gertatutakoaz ikasteko, eta kanpotik prozesu hau babesteko ere. Gogorra izan da bidea, odola eta sufrimendua jarri behar izan dute askok, baina badirudi, oin gertuago daudela Allenderen hitzak, eta jendarte berria erditzea luzea izaten ari bada ere, ia zabaldu dira Txileko alameda handiak eta handik libre dabiltzate zenbait emakume eta gizon itzulezina izango den errealitate berria sortuz.
Itxaso Viñe
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!