«Txarrenari onena atera diozu» -Mirari Ullibarri-
Herria isildu nahi duzue, baina ez zarete konturatzen errepresiotik oihartzunak sortzeko gai garela, lagunak edota senideak bahitu nahi dituzue baina ez zarete jabetzen haien alboan egoteko ilargiraino ere joango ginatekeela, lurperatu nahi gintuzuen baina ez zineten ohartu haziak ginela.
Hitz hauek tristuraz idazten ditudan arren, jazarralditan adituak gara euskaldunok, ostiraleko bidai etengabeetan adituak, gutun amaigabeetan adituak, 40 minutuetako elkarrizketetan adituak, alegia. Dena den, errepresioa gailendu ez ezik haratago ere joaten ikasi dugu, bidaia horietako gidari miragarriak bihurtu baikara, eskuizkribuak armak bilakatuz eta kabledun salatariak poesia transformatuz.
Errepresioaz hitz egiteko adierazgarri dira azken egun hauetan gauzatutako zenbait kasu: urtarrilaren azkeneko astean euskal prentsak eraso berri bat jaso zuen, GARAk EGIN medioak zuen zorra ordaintzera behartu baitzuten, horrek beste behin euskal egunkariaren biziraupena kolokan jartzen du. Hori gutxi balitz, aurreko astean, ertzaintzak ARGIA aldizkaria salatu zuen, hauek gauzatutako hizkuntza eskubideen inguruko urraketaz informatzeagatik hain zuzen ere, eta jakin izan genuenez, urraduraren berri eman zuen kazetariari Mozal Legea ezarri diote, gertatutakoa grabatu zein zabaltzeagatik. Pasaden asteko ostiralean, Audientzia Nazionalari begira egun guztia pasa genuen, 78ko erregimenak beste bi euskal gazte, oraingoan arabartarrak, bahitu zein espetxeratu baitzituen.
Hala eta guztiz ere, gogoan izan behar dugu ez garela sistema zaharkitu honen zapaldu bakarrak, honen etsenplu aste honetan hasi den herrialde katalanetako politikoen kontrako auzia edota gazte antifaxistek egunerokoan jasaten dituzten muntaia zein eskubide zanpaketak.
Nolanahi ere, errepresiotik elkartasunez altxatzeko gai gara, beste herrialdeetako kideak borroka lagun bilakatuz, gure presoen senideak arropatuz, prentsa askatasuna defendatuz eta nola ez, antifaxismoan aldeztuz.
“En la bandera de la libertad bordé el amor más grande de mi vida” esan zuen behin, frankismoak fusilatutako poeta andaluziarrak, Federico García Lorcak hain zuzen ere. Nire ustez, honako esaldiak internazionalismoaren ardatzera jotzen du; azken batean, ez al du herrialdeen arteko elkartasunak maitasuna islatzen? Ez al da askatasuna maitasun ororen seinale?
Hortaz, egia da, errepresioa pairatzen jarraituko dugula, errebelde izatearen patuetako bat baita, baina hartatik altxatu ez ezik bildu ere egingo gara, herri bezala, jendarte bezala, senide bezala.
(40 minutuko bisitak egiten dituzuen guztiei, zuei mila esker. Ez etsi, eutsi)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!