Trans* legea ez da hainbesterako
Azkenengo asteetan Euskal Herrira Trans legearen polemika iritsi zaigu estatutik, batzuek interes haundia daukate horrelako polemikak, eta beste batzuk, sustatzeko, eta eztabaida beharrean, zarata, mehatxuak, irainak eta jazarpenak sustatu dituzte. A ze tristura!
Trans legeak nire gustokoak ez diren hainbat kontu jasotzen ditu, gehienak lege batean sartzen ez diren hoietakoak, hoietako bat espetxearekin loturiko artikuluak dira, lege proposamenaren arabera norberak erabaki ahalko du erregistratutako generoaren araberako espetxea.
Garai baten berdintasun keinu bezala saldu egin zen emakumeak edo LGTBI pertsonak polizia edo militar sartzeko eskubidea, hainbat aldizkari eta egunkarietako portadetan agertu ziren indar armatuetan armairutik ateratzen ziren lehenengoak. Eta zer esango dizuet, ez. Ez da hau eskatzen dugun aukera berdintasuna, ez da. Polizia edo militarra izatea helburu bat ez den bezala espetxealdia sentitutako generoaren araberakoa izatea ere ez da helburu bat, helburua espetxeekin amaitzea da.
NANaren kontuarekin ere baditut nire zalantzak, ez dut uste borroka honen helburua NAN bat bakarrik aldatzea denik, NAN-ean gurekin bat ez datozen hamaika kontu daude, nire kasuan lehenengo abizena erditik moztuta dago, aipatzen den sexuarekin eta herritarrasunarekin ez naiz identifikatzen, agertzen den bandera ez da nire gustokoa, bizitokiarekin ere ez du gehiegi asmatzen… ez da hain arraroa batzuk NANean jartzen duenarekin bat ez etortzea.
Hau esanda, argi dago NAN-ean zuk sentitzen ez duzun edo zure irudiarekin bat egiten ez duen sexuari aipamena arazo asko sortzen dituela, txartel madarikatu hori erakutsi behar duzun guztietan bazterketari ateak irekitzen dizkiogula argi dago, eta trans* pertsonak egunero, etengabe, eta momentu guztietan honekin guztiarekin borrokatu behar duten errealitate bati aurre egin behar diote.
Argi dago legeek, berdin zait trans* legea den edo beste bat, ez dutela jendartea transformatzen, ez badira beste estrategia batzuk lantzen gutxienez, baina kolektibo batzuen bizitza errazagoa egiten ahalbideratzen dute, bazterketari edo gorroto diskurtsoei aurre egiteko herraminta bat izan daitezke.
Espetxeekin amaitzen ez dugun bitartean trans* pertsonak egokien izango diren espetxeetan egoteko eskubidea izan behar dute, bazterketari ateak irekiko ez dien erregistroak izan behar dituzte, eta ez, trans* legeak ez du inoren eskubideak murrizten, trans* legeak trans* pertsonei dagozkien eskubideak, giza eskubideak, aitortzen dizkie, ez gutxiago ezta gehiago ere.
Genero autodeterminazioaren kontua aspaldi agertu zen, ez da berria, 2015ean estatuan lehenengo aldiz jaso zen Extremadurako trans legean, ondoren Baleareetan, Murtzian eta Madrilen onartu zen 2016an, 2017an Nafarroan eta 2019an Euskal Autonomi Erkidegoan onartu zen, eta estatuan lehen aldiz onartu zenetik 6 urte pasa direnean, 4 urten Nafarroan eta 2 erkidegoan, esan dezakegu lasaitasun osoarekin trans* legeak ez dutela inor ezabatu, eskubide apur batzuk besterik ez dizkiela eman kolektibo hau osatzen dutenei, baina bistan denez ez du inor ezabatu.
Adin txikikoen kontuarekin hormona blokeadoreen kontua zalantzan jartzen da, tratamendu hauek bakarrik trans* pertsonantzeko izango balira bezala, adin hauetan badira kasu gehiago hormona blokeadoreak hartzen direla eta inor ez du eskandaloa sortzen, ez dut ulertzen zer den polemikoa kasu honetan.
Adin txikikoen aldaketa erregistrala ere hartzen du kontutan trans* legeak, eta honek ere zalapartaren bat sortu du. Auzitegi konstituzionalak 16 urtetik aurrera aldaketa erregistrala egiteko eskubidea aitortu du, argi dago konstituzionala ez dela oso esparru aurrerakoia, baina kasu honetan eskubide hori aitortzen du eta legeak hori hartu eta txertatu egin du, ez dut arazorik ikusten inon.
Trans* pertsonak kontratatzeko kupoa auzian jarri da ere. Gogoratu beharra dago pertsona hauen langabezi tasa %80koa dela, batez ere emakume transengan, argi dago beraz kolektibo hau erabat baztertua dagoela lan munduan, ez bakarrik laponstua galdu egiten dutelako, gehienetan enplegu bat lortzeko aukera txikiena ez dutelako baizik. Non dago beraz arazoa planteatzen den kupo horrekiko?
Beraz, trans legeak planteatzen duena ez da ezer berria, are gehiago, egun lege horrek jasotzen dituen hainbat artikulu errealitate bat dira hainbat tokitan, eskubide hauek aitortzea ez da inoren kalterako. Trans legeak transfobia baino ez du ezabatu nahi, ez besterik.
Esan bezala, legea herraminta bat baino ez da, gaurko arazoi aurre egiteko zerbait, baina eztabaida askoz ere luzeagoa eta sakonagoa da. Helburua beraz ez da lege bat edo bi ateratzea, helburua sistema osoa iraultzea da.
Amets Martinez de Heredita
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!