«And I think that’s beautiful» -Jaione Agirre-
Duela aste batzuk twitterren, oker ez banago, Jasier ezizeneko erabiltzaile batek hari bat hasi zuen, erdaraz azalduz euskaraz esaten diren hainbat hitz (ez naiz sartuko denak zuzenak ziren ala ez) eta gehitu zien “[…] and I think that’s beautiful” esaldia bukaeran. Oso ezaguna egin zen bereahala.
Euskal Herriko egunkari desberdinetan, ez ezik, Espainiako blogen batean ere ikusi dut aipaturik eta antzeko ekimenak egin dituzte beste atzerrietan ere (adibidez, Filipinetan).
Egia esan, hasieran ikusi nuenean grazia egin zidan, baina, ni garai bateko antigoalekoa izaki, ez nion garrantzi gehiegirik eman eta ez nion jaramonik egin.
Hartzen ari zen zabalpena ikusita, benetan zeukan garrantziaz konturatzen hasi nintzen. Ekimen xume eta jostari batek nola zabal dezakeen gure mundu honetan euskarari eta, beraz, gure herriari buruzko ezagutza. Hara non, Etxeparek esan zuen “Jalgi hadi plazara” hura berriturik.
Euskarak interneten ze garrantzi duen jakiteko zenbaki gutxi batzuk ikus ditzagun (azkue fundazioaren orritik jasoak): euskara interneten gehien erabiltzen diren 50 hizkuntzetariko bat da; hizkuntza gutxitu edo minoritarioetan presentzia handienetakoa du Twitterren eta Wikipedian 100.000 sarreretatik gora dauzka jadanik.
Mundu birtualean daukan presentzia, beraz, garrantzitsua da. Aldiz, mundu errealean gutxitu egin da erabilera (salbuespenak salbuespen). Nola da hori posible?
Azken aldian “gamifikazioa” izeneko termino bat modan jarri da: alegia, jokoetan erabiltzen diren modu eta estrategiak beste arlo batzuei aplikatzea, arlo horiek erakargarriagoak egiteko eta jendeak parte har dezan eta inplikaturik senti dadin horietan, jokoaren tresnak erabiliz. Estrategia hori aplikatu dela iruditzen zait kasu honetan, eta arrakastaz gainera.
Ea zorte ona dugun, eta Twitterren hasitako ekimen hori bezalakoak egiteko gai garen, gure hizkuntza ez dadin mundu birtualean bakarrik geratu eta kalean, lanean, eguneroko mundu errealean ere ezaguna, erabilia eta bultzatua izan dadin.
Jaione Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!