Stonewall 50 urte, pride gutxiago eta adreilu gehiago
50 urte betetzen dira aurten New York-eko Village auzoan gertatutako istiluetatik. Stonewall Inn tabernara agertu zen polizia 1969.urteko ekainaren 28 hartan, ohikoak ziren sarekadak trabestiak, maritxuak eta bollerak zituzten jopuntu. Hamar urte geroxeago Oreretan, polizia batek Francis Vadillo trabestia erahil zuen begian emandako tiro batez. Biak ala biak, egun ezagutzen dugun transbollomaribi mugimenduaren bultzada suposatu zuten. Urtero bezala, ekainan harrotasunaren hilabetea ospatzen dugu, baina gaur egungo ospakizun batzuk zerikusi gutxi daukate garai hartan mugimenduak zuen borrokarako grinarekin.
Kapitalismoak transbollomaribi borroka irentsi nahi du, hor kokatzen dira, batipat, egun antolatzen diren Pride edo bestalako produktu turistikoak. Kontsumismoak gure espazioak konkistatzeari ekin dio, eta aldarrikapenez josita izan beharko luketen manifestazioak bere egin dituzte. Gure borroka enpresarioen poltsikoak betetzeko erabilia izaten ari da.
Garai bateko legediak indargabetu eta berriak asmatu dituzte, mozal legea kasu, transexualitatea gaixotasuna izatetik inkongruentzia izatera pasatu dute eta Stonewall-eko trabesti, maritxu eta bollerak jazarten zituzten berberak egun LGTB mugimenduan muturra sartzen ari dute elkarte propioak sortuz. Esan dezakegu beraz, gauzak asko aldatu direla ezer gutxi aldatzeko. Garai bateko sistema zapaltzailea egungo sistema zapaltzaile berdina delako. Gauzak horrela, mugimendu honek, karroza gutxiago eta adreilu gehiago behar ditu.
Egungo erronkei aurre egiteko elkarlana eta saretzea ezinbestekoa dugu. Horrela egiten ari gara, duela aste batzuk HARRO! Plataforma aurkeztu genuen Euskal Herrietako transbollomarika elkarte ezberdinek eta larunbat honetan, Donostin aurkezpen herrikoia egingo dugu Urgull mendiko guardetxean.
2019. urte hau Stonewalleko sugarrak eta Francis-en oroimena gogoan izateko aukera paregabea eskeintzen digu, ahantzi ez dezagun nondik gatozen, bai, baina oraindik garrantzitsuagoa dena, nora goazen hausnartzeko. Garai bateko harri eta adreiluak ez ditzagun urrezko lingoteak bihurtu. Poterearen aurrean oldartu ziren ahizpak, gizartearen bazterretan zeudenak izan ziren, ez dezagun inoiz ahaztu.
Amets eta Jon
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!