Sonia eta Cristina
Atzo 30 urte bete ziren Bartzelonan Sonia Rescalvo emakume transa erail zutenetik. Jatorriz Cuenca-koa zen, pubertaroan Bartzelonara joan zen bizitzera, hiri haundi batera, eta dantzari bezala lan egin zuen urte batzuetan zehar hainbat antzoki eta kabaretetan, baina bizitza konplikatu egin zitzaion eta ezer gaber geratu zen, kalean bizitzen eta prostituziora dedikatzen, 1991. urteko urriaren 6a arte, egun hartan nazi koadrila batek hil arte jipoitu zuen.
1991. urte hartan Cristina Ortiz, La Veneno, bere jaioterria utzi eta Madrilera, hiri haundi batera joan zen bizitzera, Madrilen sexu langilea izan zen telebista bateko programa batek elkarrizketatu zuen arte, orduan espektakulura salto egin zuen, handik urte batzuetara bizitza konplikatu zitzaion eta espetxeratu zuten 2016. urterarte. Urte hartako urriaren 3an bere memoriak argitaratu eta handik hilabetera, azaroaren 9an hilik aurkitu zuten, bertsio batzuen arabera istripu bat izan zuen, beste batzuen arabera jasotako jipoi baten ondorioz hil zen.
Biak ala biak emakume transak, biak ala biak espektakulura dedikatu ziren, biak ala biak sexu langileak izan ziren, biak ala biak ezer gaber geratu ziren. Sonia hil arte jipoitu zuten, Cristinaren kasuan baliteke berdina gertatu izana.
Sonia, Cristina edo beste hainbeste izen jarri ditzazkegu, bakoitza bere historioarekin, bere zaurgarritasunekin, Bartzelonan edo Madrilen, ia beti hiri haundietan, lan munduko aterak erabat itxita, ia beti bakarrik. Bi historia hauek badituzte amankomunean gauza asko eta hau ez da kasualitate bat. Indarkeria estrukturalaren adibide garbiak dira. Biak ala biak bazterketa anitzak gurutzatuta, emakume, trans, txiro,…
Asko dira anonimotasun baten bila hiri haundietara bizitzera joan ziren LGTBI pertsonak, eta hiri hauetan baldintza oso txarretan euren bizitza modu askeago batean bizitzea bilatzen zuten, familia eta lagunetatik urrun, ezer gabe, egoera honetan askatasuna bilatu nahi izatea paradojikoa dela eman dezake.
Sonia eta Cristinaren amaiera gertaera biolento batekin gogoratuko dugu, baina bizitza osoan zehar hamaika bizipen biolento zenbatu ahal ditugu bakardadean heriotzarekin topatu arte.
Ugariak dira azkenengo urteetan aldatu diren gauzak, geroz eta jende gutxiago herri eta hiri txikietatik ihes egin behar du marika, bollera edo transa delako, kolektiboaren ahalduntzea geroz eta haundiagoa da, eta indarkeriari aurre egiteko herraminta gehiago ditugu.
Ezin uka, Sonia eta Cristina ezagutu zuten sistema hori gaur egungo berdina dela. Gizon/emakume bezala bereizten gaituen araua edo heterosexualitatearen presuntzioa oraindik indarrean dagoela, eta gure bizitzako momentu guztiak zeharkatzen dituela. Horregatik uztailean Samuel hil ziguten kalean jipoituta.
Antolakuntza eta borrokari esker azkenengo urteetan LGTBI kolektiboak aurrerapen haundiak egin ditu, ez bakarrik eskubideen ikuspegitik, espazio ugari konkistatu ditugu, genero binarismoa ezbaian jartzen dugu, hetorosexualitatearen ustezko hegemonia apurtzen ari gara eta gure bizitzak bizigarriagoak egiteko alternatibak ditugu. Badugu lana, baina bidea antolaluntza eta borroka izan behar du.
Amets Martinez de Heredita
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!