«Sistema atakak sortuz, lapurtu digutena eskuratzera goaz»- Eskuratu-
Gasteiz. Militarren, apaizen, eskumarik atzerakoienaren hiria.
Hori da urteetan zehar entzun behar izan duguna, hori da batzuek oraindik ere sinestarazi nahi digutena.
Gutxi batzuen mesedetan eraikitako Gasteiz horrek erasotu eta zauritu egiten gaitu momentu oro, gure bizitzaren esparru guztietan. Bigarren, hirugarren, laugarren mailako herritar bihurtzen gaitu gizontxo aberats, burges, txuri, heterosexual, boteredun horien pean. Egungo sistemak (kapitalista, heteropatriarkala, koloniala, kapazitista…) objektu eta ez subjektu izatera kondenatzen gaitu emakumeok*; zapalduak eta esplotatuak gara, gure gorputzak besteen nahi eta desioen araberako praktiketara bideratzen ditu.
Baina guk, gure ingurura begiratzean, atakak ikusten ditugu sisteman, arnas egiteko eta bizitzeko aukera ematen diguten espazioak,han eta hemen. Urteak dira Gasteizko Herri Mugimendua, bere espresio eta esparru anitzetan, lanean ari dela. Urteak dira Gasteiz anitz eta goxoago bat eraikitzen gabiltzala.
Ataka berri baten, pitzadura berri baten, beharra sentitzen dugu gure gorputzetan Eskuratu dinamikaren baitan bildu garen emakumeok*. Gure beharrak erdigunean jarriko dituen proiektua; Emakumeontzat*, hausnartzeko, elkartzeko, sistemari aurre egiteko, estrategiak garatzeko… finean, herritik eta herriarentzat egindako proiektu bat, erremintak emango dizkiguna. Gure nahiei erantzungo dien espazio bat geureganatzeko eta eraikitzeko prest gaude.
Gabonak gertu ditugun honetan, sistemak kontsumo basatira bideratu eta “zoriontasunaren” izenean aurpegia garbitzen duen honetan, guk, testuinguru aproposa ikusi dugu feminismotik erantzun bat emateko.
Hori dela eta, etengabe erasotu eta zauritzen gaituen sistema honi aurre egingo diogu berriro ere. Apaizen, militarren, eskumaren Gasteiz hori behin betiko lurperatzen jarraitzeko gure aletxoa jarriko dugu. Abenduaren 15ean 20.00etan Fariñasetik abiatu eta ataka berri bat sortzera goaz! Zenbat eta emakume* gehiago, orduan eta aletxo gehiago batuko ditugunez, bertan parte hartzera, zuen aletxoa gehitzera, animatzen zaituztegu. Sistemari planto egin eta berriro ere feminismoa antikapitalista izango dela edo ez dela izango aldarrikatuko dugu!
Guk ere neguko oporrak gure kideekin pasatzeko asmoa dugulako, baino ez haiek markatu dizkiguten patroietan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!