Shock digitalaren doktrinaren aurka
Duela hilabete batzuetatik hona, Naomi Klein saiakeragile eta pentsalariak ohartarazi digu Covid-19ak sortutako pandemiaren eraginez munduko ia herrialde guztiak pairatzen ari diren krisialdia «Goi mailako teknologiako distopia» eraikitzeko aitzakia ezin hobea bihurtzen ari dela. Kleinek adierazten du, koronabirusa baino lehen, Silicon Valleyk gure gorputzeko esperientzia gehienak teknologiaren bidez ordezkatzeko planak zituela eta «Screen New Deal»-en aurka borrokatzera deitzen gaitu. «Screen New Deal» esamoldeak politikari eta sektore teknologikoko ahots garrantzitsu batzuk, Estatu Batuetan batez ere, koronabirusaren krisiari erantzuteko hartzen ari diren jarrerari egiten dio erreferentzia: dena pantailaren bidez. Eliteek, berriro ere, min soziala eta nahasmena erabiltzen dituzte beren mundu-proiektu berezia modu antidemokratikoan gauzatzeko. Gure aukera bakarra munduaren erabateko digitalizazioaren proiektua besarkatzea dela sinetsarazi nahi digute. New Yorkeko estatuan, Eric Schmidt google enpresako CEOa normaltasun berri bat irudikatzeko batzorde baten buru da dagoeneko, eta, bere ikuspuntutik, normaltasun horrek «Screen New Deal» bat izan beharko du. IV. Industria Iraultzak eta bere proiektu izarrak, Gauzen Interneteak, interakzio soziala interfaze digital konektatu baten bidez besterik ez izatea nahi du, eta, beraz, egiten dugun guztiari buruzko datu gero eta gehiagoren iturri bihurtzea. Europan, shock digitalaren doktrina hau, batez ere, Covid-19ren krisiari aurre egiteko “berreskuratze-planean” ari da forma hartzen eta, bereziki, “Next Generation EU” funtsean; honen bidez, Europar Batasunak 750.000 milioi euro jarriko ditu bere estatu kideen esku. Europako Itun Berde Berria martxan jartzeko aukera paregabetzat aurkeztu den arren, izatez Europako ekonomia, erakundeak eta harremanak erabat digitalizatzeko prozesuaren azeleratzaile gisa jardungo du. Plan estrategiko integratua izatean, funtsak eskuratu nahi dituzten estatu guztiak ekonomia digitala besarkatzera behartuko ditu, teknologien alde egitera: adimen artifiziala, zibersegurtasuna, hodeian konputatzeko datuak eta azpiegitura, 5G eta 6G sareak…
Gainera, premisa faltsu batetik abiatuta saltzen digute plana: munduaren informatizazioa kontinenteko trantsizio ekologikoaren tresna eta katalizatzaile izan daitekeela. Aitzitik, digitalizazioa eta trantsizio ekosoziala izaera antagonikoko proiektuak dira. Alde batetik, Interneten hedapenak energiaren eta material kritikoen kontsumo esponentziala areagotu eta, bestetik, berotegi-efektuko emisioak ere areagotzen ari direlako. Pentsatu beharko genuke ea benetan ustezko hazkunde «berde» eta «adimentsu» bat behar dugun edo, aitzitik, desazkunde bat, justizia, berdintasun, autonomia eta benetako jasangarritasunean oinarritua.
Mikel Lacalle (Zapateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!