«¡Qué viva Bizilagunak!» -Antton Herran-
Esaten dute munduan barrena keinuek zentzu desberdinak hartzen dituztela. Baita denbora aurrera doan heinean batzuk galtzen direla edota aldaera anitz bereganatzen dituztela. Badira azkenaldi honetangizarte kapitalista eta suntsitzailearen hondamenezko testuinguruan, akaso esperantza eta zirrara sortu duten keinu batzuen mutazioa.
Fisika kuantikoari argudioak gehitzeko saiakeran egongo bailiran, beti nolabaiteko konexio erromantikoa zein praktikoa izan duten Euskal Herriko eta Txiapaseko jendartea konektatu da aldi berean. Harrera eta aniztasuna gizartearen euskarri bezala sinisten dutenen artean,keinu berdina plazaratu da atlantikoaren bi aldeetan dauden testuinguru zeharo ezberdinetan;
Ateak ireki eta jakien artean mahai inguru bat.
Batzuk, Mexiko osoa zeharkatzen duen la Bestia tren beldurgarria hartzeko itxaronaldian, Guatemala eta Mexikoren arteko mugaren bidezidorretan elkartzen dira txiapaseko harrera herriarekin. Pasaportea dugunok leku batetik “legalki” eta pasaporterik ez dutenek 500m beherago “ilegalki” igarotzen duten ibai-muga horren ertzean, Mexikarrek beren etxeko ateak ireki eta noraezean diruditen migratzaileak artatzen dituzte ostatu eta jatekoa eskainiz.
Bitartean, atlantikoaren bestaldean eta igande bazkari batean, Euskal Herria harrera herri anitz bat eraiki nahi duten herritartasun desberdineko milaka pertsona elkartu dira hartu emanetan,Bizilagunak egitasmoari esker.
Arrazoi desberdinengatik migrazioa erraietan errotuta duten horiek modu naturalean artatzen dituzte bidaiariak, ispilu batean bezalaberen burua zein senideena islatuta ikusten baitute.
Gure Aiton-Amonak ere agertzen diren ispilu berdina ordea, lausotuta dago ongizate estatu deritzon horrek “eginbehar” garrantzitsuagoak eman baitizkigu. Herri eragile eta belaunaldi desberdinenelkarlana beharrezkoa izaten jarraituko du, eskua bailitzan lurrun hori ispilutik poliki poliki kentzen duen keinu txiki zirkular hori barneratu eta etorkizunean senez atera dadin. Honela,eta kristala behingoz zintzoki begiratzeko duintasuna izanda, gizarte horizontal eta hartzaile moduan erantzungo dugu.
Jende txiki asko, leku txikietan etagauza txikiak egitenmundua alda dezaketela zioen Galeanok, eta kasu honetan bezala erresonantzian sartzen badira agian utopiatik hurbilago egon gintezke, auskalo.Gutxienez bidea itxaropenarekin doitzen dutela irakasten digute horrelako keinuek.
Bitartean eta faxismoaren igoera geroz eta kezkagarriagoa den garaiotan “Bajar, no subir” lelo zapatistan lubakitu gaitezen sutegi apalek ematen dituzten otorduen elkarkidetasuna baliatuz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!