«Punkaren defentsan» -Oier Azkarraga-
Bada ezagutzen nauenik pentsatuko duena erotu naizela. Orain aterako zaigu Oier musikaz hitz egitera? Pentsatuko dute askok. Behin eta berriz errepikatu dut askorentzat inpensablea dena. Ez, aitortzen dut, ez dut musika gustuko. Ez, ezta zure talde maitatuena ere, ez ezta talde ezagunenak ere, ezta azken zuloan ezkutatutako ezezagunenak ere. Ez dut musika gustuko. Punto.
Aurreko egunean ordea, lagun batekin elkarrizketa bat izan nuen, parranda baten bueltan, ez zen lehen aldia elkarrizketa hura nuela batekin edo bestearekin, elkarrizketaren muina zera zen, Punka eta bere defentsa.
Nire sozializazioaz pentsatzen jartzen naizenean, txikitako ikasketetaz pentsatzen jartzen naizenean, gurasoen abestiak oroitzen ditut, Pantxo eta Peio, Tapia eta Leturia, Laboa, Monzon… eta baita Hego Amerikako borroka abesti ugari ere. Horiekin hazi eta hezi nintzen lehenengo urteetan.
Aldi berean, pixkat nagusiagoa izanik agian, anaiak jartzen zituen beste batzuekin oroitzen naiz: SA, Kortatu, La Polla, Ska-P, Gozategi eta horrelakoak entzuten genituen, eta kantak memoriaz ikasiak ditut, orduan letrak ulertzen ez banituen ere.
Musika hautatzeko garaia heldu zitzaidanean, La Polla oroitzen dut oso bereziki, bere gorrotoa, bere salaketa, bere nazka munduarekiko. Nazka horren jabe egin nintzen, mundua aldatze beharra baino, mundua suntsitze beharra hedatu zen nire gorputzaren ertz guztietaraino, sistemarekiko gorrotoa, sistema eusten zutenekiko gorrotoa.
Gorroto hori, borroka grin bilakatu zen, mundua aldatzeko amets, kontzientzia politiko, irakurketa zaletasun, gau bero eta bilera luze, bidaiak, espetxe bisitak, manifak… ondo pentsatuta, guzti hura «Somos los hijos de los obreros» horietatik etor zitekeela pentsatzen dut edo «No hay tregua edo halako beste hamaikatik.
Eta horregatik hain zuzen, Punkaren defentsa, horregatik hain zuzen, gure plazetan borroka abestiak egotearen defentsa, punka entzun, zabaldu; gaztetxeetan, jaietan programatu.
Hurrengoek ere izan dezaten aukera, gorrotoa sentitzeko, izan dezaten aukera, gorrotoa zabaltzeko, izan dezaten aukera gorrotoari bide emateko eta izan dezaten aukera gorroto hori hartu eta borrokarako grin bihurtzeko.
Oier Azkarraga
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!