Porrot ugariren seme alabak gara
Historiaren momentu ez-egokian jaio garenaren sentsazioa dugu askotan borrokan dihardugunok. Honek badu arriskua, noski: nostalgiaren paralisian giltzapeturik gera gaitezke, inoperantzia politikoan eroriz, frustrazioan itota. Edonola ere, “dena aldatu zitekeen garaiak” faltan botatzea bera, bada dena aldatu nahi dugunaren seinale. Eta ez da gutxi, baina nahikoa ere ez.
Eragin minimoa izan dezan, edozein borroka planteatu baino lehen, momentu konkretuari erreparatu behar diogu. Nondik gatozen, non gauden eta nora joan nahi dugun galderen erantzunak errezak ez badira ere, are erantzun zailagoa du nola egin galderak. Argi dago baina, iraganaren inguruko erantzuna errezena dela. Hemen eta orain, hamarkada luzeetan zehar pilatutako porroten seme alabak gara. Europa mailan, langile klaseak 70. hamarkadara arte kapitalari pultsoa eutsi ziola esan zitekeen, iraultzaren ilusioa milioika pertsonek zutela. Gure herri txiki honetan, zertxobait gehiago iraun zuen “dena aldatzeko” aukeraren esperantzak. Egun, Europan kapitalaren diktadura erabatekoa da, eta hau forma sozial ezberdinetan duen isladaz aparte, gure balioetan zein egunerokoan daramagu txertatua.
Prozesu ugaritan gertatu bezala, porrot baten ostean sakabanaketa dator. Indarren sakabanaketa, proposamenen sakabanaketa, konfiantzen sakabanaketa, ilusioen sakabanaketa… Eta hementxe dago, nire ustez, hurrengo urteetan gainditu beharreko erronka: Euskal Herrian historikoki batasunerako egon izan den grinari heldu, poliki poliki elkar ikusi, eztabaidatu, puntu amankomunak bilatu, eta herri hau (eta gainontzekoak) askapenera eraman nahi dugunon artean adostasunak bilatzea. Beste aukera, bakoitza bere zilborrari begira geratzea izango litzateke eta lehen aipatutako sakabanaketa, basamortuan bihurtu. Che Guevarak esan zuen moduan, “ batzeko kapazak izango bagina, zein ederra eta zein gertu legoke etorkizuna”.
Sakabanaketaz aparte, porrotek sekulako motxila utzi dituzte han eta hemengo ezkerreko espresio politikoetan. Euskal Herrian ez gara horretaz libratzen, noski. Ortzimuga erradikalki ezberdina ikusteko ezintasunak, posibilismora garamatza, eta etengabeko epe motzeko apustu inpazienteetara.
Barrura begiratu beharreko momentua bizi dugu. Zapalkuntzen aurka altxatu eta horiek borrokatzeko apustua egiten dugunok ardura handia daukagu, gutxienez hurrengo belaunaldiei lurzoru emankorrago bat utzi nahi badiegu behintzat. Zergatik borrokatzen dugun eta borrokatzeagatik zer galtzeko prest gauden galdetzeko momentua da. Hori da iraultzaile orok egin beharreko hausnarketa zintzo eta sakona.
Etorriko direnek eszenatoki duinago bat merezi dute, bai. Baina batez ere, bidean geratu direnei zor diegu borrokaren lekukoa hartu eta aurrera egitea. Haiengatik garelako, eta haien iraganeko bultzadek borrokan jarraitzera behartzen gaituztelako.
Jonbe Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!