«Pobreziari stop» -Bego Ozaeta-
Kaixo. Bueltatu gara!!
Eta kurtso hasiera honetan istorio berdinak aurkitzen ditugu. Uda garaiak ez duela ezer aldatu dirudi.
Neure hileko mamua pobrezia da. Krisialditik irten garela esaten digute, baina gure inguruan oso bestelako errelaitateak ikusten ditugu: gero eta pobrezia gehiago, politika neoliberalen ondorioz, gero eta jende gehiagori ukatzen zaio etxebizitza, elikadura egokia, energia, umeen garapena, aisia edota kultura.
Gure instituzioek ez dute egiten euren esku dagoen guztia herritarroi kalitateko babes sozial publikoa bermatzeko, ezta pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontra borrokatzeko ere. Bego Oleagak Suelta la Ollan esan zuen bezala “Joera da eskubideak murriztekoa, pobreziaren eta bazterketaren errealitatea lausotzea, eta gizarte laguntzak eskuratzeko bideak zailtzea”
Euskadin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) daukagu pobreziari aurre egiteko. Euskadin bizi diren familia guztiek, betekizun jakin batzuk betez gero, gutxieneko diru- sarrera batzuk daukate bermaturik. Familia baten diru sarrerak gutxieneko maila horretatik beherakoak badira, Eusko Jaurlaritzak osatu behar ditu DBEren mailaraino.
Alderdi batzuk (PNV, PSOE, Ppk ) betekizun horiek gogortzea proposatu dute Parlamentuan, diru sarrera horiek jasotzeko ostopo berriak jartzen. Total, pobrezia gure artean indartzeko. Horrela agian lan prekarioak eta miserableak onartzen degu, eta eskertu gainera.
Hauteskundeak gertuago direnean etorriko dira betikoak be, betiko astakeriak esaten RGI ren aurka: etorkinak bakarrik jasotzen dutela, alferkeria indartzeko besterik ez dela… DBE akatu behar dela ez esateko baina esan guraz
Beste aldetik, Erakunde eta sindikatu batzut beste bidea proposatu dute: pobrezia aurre egiteko, onartu dezagun RGI barri bat, jasotzeko gutxieneko adina 23 urtetik 18 urtetara jaisten, DBEaran zenbatekoa handitzen, larrialdi sozialeko laguntzak edota alokairu etxea eskuratzeko eskubide subjetiboak izaten.
Alternatiba sozial hau bultzateko eta zabaltzeko “m Kalitatezko Babes Sistema Publiko eta Sozial Baten Aldeko” HEL bat prestatu dute. Pobreziari aurka egin nahi ba duzu, sinatu lehen bait lehen. Sindikatuetan,elkarte batzuetan eta Hala Bedi Irratian bertan dauzkazue sinatzeko orrialdetxoak…
Animatu zaitez. Denbora gutxi geratzen da ta.
Bego Ozaeta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!