PIN heteroparentala
Azken hilabete honetan polemika berri bat sortu da hezkuntza arloan. Vox, alderdi ultraeskuindarrak, Murtzian “PIN parental” deiturikoa ezartzea proposatzen du. alderdi honen estrategiarekin bat egiten du proposamenak, hau da, neurri polemiko samarrak botatzea erantzun masiboa lortzeko bere ideologiari buruzko propaganda anplifikatzeko. Eta, zoritzarrez, primeran funtzionatzen du. Behin eta berriro haien izena, marka eta ordezkatzen duten ideologiarekin hamaika titular lortzen dituzte.
PIN parentala ez da gauza berria. Ikastetxeetan eskolaz kanpoko ekintzak klase orduetan egin ahal izateko, ikasleek, gurasoen baimena behar izatean datza. Horretarako, gurasoek sinatutako baimen dokumentu bat eraman behar dute. Gurasoek antolatutako ekintzarekin ados ez egotekotan umeek ez dute horretan parte hartuko. Funtsean, hezkuntza eredu publikoa kuestionatu eta berdintasun, aniztasun eta kutur aniztasuna eskoletatik ezabatzea jarraitzen du Vox-en egitasmoa.
Gainera, jendartean seme-alaben hezkuntza eskubidearen jabetza gurasoena dela ideiaren mezu manipulatua zabaltzen hasi da. Frankismo garaikoa da ideia hori, orduan hezkuntza erregimenaren eskutan bait zegoen. Baina, argi eta garbi esan behar dugu seme-alaben heziketa ez dela gai pribatu bat, baizik eta soziala, publikoa. Nahiz eta gurasoak matxistak, homofoboak edo xenofoboak izan, umeek giza eskubideen baloreetan heziketa jasotzearen eskubidea daukate. Eta, hori, administrazio publikoek bermatu behar dute. Horretarako existitzen da hezkuntza kurrikuluma.
PIN parentala, beto parentala besterik ez da. Hezkuntza publikoa jo puntuan duena. Eta hori ezin dugu onartu heziketa publikoa gure armarik onena delako matxismoa, LGTBIfobia eta diskriminazio oro jendartetik ezabatzeko.
Bestalde, Pin parentala, marika, bollera edo trans pertsonen kontrako estrategiari gehitzen zaion beste ekimen bat da, gogora ekarri nahi ditut Hazte Oir elkartearen autobus transfoboa edota elkarte honen edozein egitasmo, instituzio ezberdinetan planteatzen ari diren berdintasuun legeen deuseztatzea edo hezkuntzan sexu eta genero aniztasunaren inguruko klaseak ematen dituzten LGTB ekintzaileen izenez beteriko zerrenda beltzak adibide oso argiak dira. Haien helburua argia da, homosexualitatea perbertsio antinaturala ulertzen den garaiera itzultzea haiek ezin dutelako jasan mundu anitz batean bizi garela eta aniztasun hori aberastasuna dela guztiontzat.
Jon Ruiz de Infante Antón
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!