Pentsiodunok oso haserre gaude!
Bai, hala da. Izan ere, hedabideen bidez jakin dugu gure pentsioek, gutxi gorabehera %8,5eko igoera izango dutela. Hori suertatuko da, 2023ko Aurrekontu Orokorren proiektuan islatu den moduan. 2022ko batez besteko KPIaren arabera handitu beharko direlako urtarriletik aurrera.
Azken bolada honetan behin eta berriro entzun dugu dirutza erabiliko dutela pentsioetan eta, horren ondorioz, gazte batzuk baino gehiago kobratuko dugula pentsiodunok.
Eta gu, berriro ere, haserre eta mobilizatuak. Errebalorizazio hori , abenduaren azken Legea betetzea besterik ez da. Jakina, erabat onartezina litzateke duela urtebete onartutako legea ez betetzea. Eta kitto! Eta, bai, pentsioak igotzea positiboa iruditzen zaigu, eta ospatzen dugu, batez ere, gure mobilizazioen ondorioz izan delako. Hala ere, esan behar dugu ez dugula bat egiten gobernuko alderdien euforiaz pentsioen igoera hori lorpen handi gisa saltzeko orduan.
ADI! Egungo egoera ekonomikoan, pentsioak batez besteko KPIaren arabera errebalorizatzeak ez da mauka bat. Zeren, pasa den urtean (2021ean) galera hori %3koa izan baitzen, eta aurten ( 2022an) askoz handiagoa izango baita (% 6). Hau da, pentsioen erosteko ahalmena %10 gutxitu da. Eta hori, pentsioen errealitate dramatikoa da oro har, are onartezinagoa pentsio baxuenentzat, alarguntzarentzat eta pobreziaren mugaren azpitik betikotzen den gutxieneko pentsioarentzat. Eta, noski, oso urrun dago, duela bost urtetik eskatzen ditugun 1080 euroetatik.
Beraz, 2023rako iragarritako igoerarekin, pentsioen erosteko ahalmena ez berreskuratzeaz gain, bere galera sendotu egiten da.
Gure aldetik tinko jarraitzen dugu eskatzen pentsio eta soldata duinak.
Mobilizazioak gure bermerik onena izaten jarraitzen du. eta, horregatik, plazetan egongo gara astelehenero eta beharrezkoa ikusten dugun une oro.
Argi daukagulako, soldatak eta pentsioak ez direlako prezioen igoeraren errudunak, aberastasunaren banaketa desberdinak, sortu duen krisia baizik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!