Pentsiodunak, borrokak darrai!
Badira bost urte Euskal Herriko pentsionistak mobilizatzen ari direla. Eta gaur, hilak 16, ospatuko da borroka duin horren urteurrena,
Duela 5 urte, 2018ko urtarrilean, Fatima Bañez PPren ministroak pentsioetan %0.25eko igoera aginduz eskutitza bidali zien pentsionisteei. Horrek pentsiodunak piztu zituen eta milaka pentsionistak kalera irten ziren borrokatzera. Baina harrigarriena eta miresgarriena da bost urte geroago horretan jarraitzen dutela.
Benetan, mobilizazioaren bidez lortutakoa ospatzeko modukoa da. Izan ere, ez da bakarrik PPren erreformaren ondorioz ehuneko 0,25eko igoera hori indargabetzea baizik eta Pentsio Sistema Publikoa guztiz bideragarria dela erakustea, baita ere pentsioak murrizteko nahiak saihestea.
Horrela, Mugimendu Pentsionduna izan da oztopo bat kapitalaren ideiarik gaiztoenak praktikara eraman ez daitezen. Beraz, aurten duten % 8,5-eko igoera pentsioetan, galdutakoa konponduko ez duen arren, izan dela beraien borrokaren lorpena izan dela onartu beharko da. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendukoek euria ari zein eguzkia izan, 230 astelehen geroago ere kalean borrokatzen jarraitzen du pentsio publikoak, duinak eta bidezkoak izateko. Baina ez bakarrik beraientzako baizik eta hurrengo belaunaldientzako ere pentsio nahikoak izan daitezen.
Harro egon behar dira bidezkoa den aberastasunaren banaketaren aldeko borroka egiteaz. Baita soldatak, pentsioak eta zerbitzu publikoak hondatzen dituzten politika publikoek aldatzeko erreferente garrantzitsua izateaz ere.
Mila arrazoi daude borrokan jarraitzeko, beste batzuen artean, soldaten eta pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzea eta zerbitzu publikoak hobetzea. Horregatik, azken bost urteetan eskatzen ari diren premiazko eta ezinbesteko aldarrikapenak eskatzen jarraituko dute.
Eta horregatik gaur nire tartetxoa bukatu nahi dut Xabier Amurizak eta Amaia Zubiriak pentsiodunen borrokari zuzenduta sortutako abestiarekin, Modus Operandi taldearen eskutik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!