Osasun publikoa aurrera!!
Pasa den larunbatean, Gasteizen manifestazio potente bat egin zen. “Osasuna eta askatasuna” lemapean, hainbat kolektibo elkartu ziren pandemiaren estrategiaren aurreran aldaketak eskatzeko eta, aldi berean, zientzian oinarrituriko azalpenak aldarrikatzeko. Oso bitxia izan zen komunikabideen isiltasuna ekimen honen inguruan, baina, era berean, isiltasun hori bizi dugun momentuko adierazle oso ona da.
Pandemiaren inguruan, birusaren aparte, gauza asko mugitzen ari dira eta, agian, interes ilun gehiegi…
Alde batetik, Bigfarmaren ahalmenak munduko merkatua hankaz gora jarri du, kontrolik gabe, inolako erregulaziorik gabe.
Beste aldetik, politikarien legitimitatearen lehia nabaria da, eta azaleko ezberdintasun batzuk agertu badira ere, sakonean ikararen gatibu bezela agertu dira. Eta, aldi berean, herritarrei eskubideak murrizteko prest agertu dira, inolako konplexurik gabe. Azkenik, nabarmentzekoa da komunikabideak bersio ofizilarekin bat egin dutela, ahobatez, pandemiaren denbora osoan.
Nire ustez, azken osagai hau izan da harrigarriena, hots, komunikabideen ahobatekotasuna. Eskuma zein ezkerreko medioetan, batasun informatibo erabatekoa inposatu da, eta, gainera, medio alternatiboetan zeuden bestelako iritziak zensuratu egin dira, egia ofizialaren izenean. Benetan, garai kezkagarriak.
Giro honetan, bihar, larunbatez, Gasteizen beste plataforma batek manifestazio baterako deia egin du, berriro.
Herritar talde batek bere inguruko errealitatea aztertu du eta konturatu dira esparru publikoko politikak arrisku larrian daudela, benetan eta epe motzean. Horregatik borrokarako deia egiten dute, Osasun publikoa defendatzeko. Hunkigarria da herritar mugimenduen espiritu kritikoa oraindik bizirik jarraitzea eta horrelako mobilizazioa antolatzea, kaleak berreskuratzeko asmoz.
Neuk ere manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztet, eta, horretarako, komunikabidetan agertzen ez diren elementu esanguratsu batzuk zuekin konpartituko ditut:
- Osasun publikoaren egoera pandemiko ondorioz, azken urte honetan aseguru pribatuak ehuneko 25ª haunditu dira.
- Pandemia baino lehen, osasun publikoa bazegoen krisian: lehen arretak azken hamarkadan galdu ditu bere eginkizunak eta ospitaletako apendizea bihurtu da, eredu gerenzialistari jarraituta. Hau da, pertsonen osasuna negoziorako oportunitate bezala ulertzen da, eta hortarako langileen lan-zama haunditzen dute, produktibitatea igotzeko. Bidean gaixoak, prebentzioa eta zainketa duina bertan behera geratu dira.
- Eta bukatzeko zenbaki gordin batzuk eta aipu bat:
- Euskadin pandemian Covid-ek hil dituen 10etatik 3, zahar-egoitzetako erabiltzaileak izan dira.
- Orokorrean hilkortasuna ehuneko 0,15koa izan bada ere, zahar-etxeetan %5,6koa izan da.
- Gaur egun Elkarte Autonomoan dauden zahar-egoitzetako %65a pribatuak dira.
Noam Chomskyk dio:
“Hau da pribatizazioaren teknika: aurrekontuak murriztu eta horrela garatuko da gauzak gaizki funzionatuko direla; ondorioz jendea haserretuko da, eta orduan badago aitzakia dirua kapital pribatura pasatzeko”
Estrategia kriminal honen aurka bihar manifan elkar ikusiko dugu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!