«Orion baino haratago» -Iñaki Lazkano-
Badut lagun on bat replikantearen esaldi ezagun hori oso gustuko duena: «Nik…sinestuko ez zenituzketen gauzak ikusi ditut. Orion baino haratago sutan zeuden ontzien aurkako erasoak…». Eta lagunak eguneroko egoera harrigarrietara egokitzen du maiz, Orion baino haratago (ez nahastu Oteizaren eta Benitoren jaioterriarekin) edo gure probintziako mugak baino honatago gertatu arren.
Izan ere, gertaera harrigarriak, jokabide sinestezinak han eta hemen gertatzen baitira; Udaleko, Foru Aldundiko eta Jaurlaritzako agintariek gori-gori iraunarazten baitute gugan harridurarako gaitasuna, ontziak sutan ikusteko aukera.
Oraingo honetan, harridurarako aitzakia Hala Bedi Irratiak ekarri digu artikulu ezin interesgarriagoan; Arabako Foru Aldundiak publizitatean gastatzen dituen diruak ikertu eta aztertu ondoren, hainbat alderaketaren bidez Blade Runner filmeko protagonista harrituko luketen ondorioak azaleratu dizkigute irrati libreko kideek:
Kontua da Arabako Foru aldundiak probintziako hedabideetan egiten duen publizitate gastua nola banatuta dagoen, eta nola baztertzen gaituen euskaldunak. Auzia da dagoeneko %25 inguru garela Araban euskaldunak, baina euskarazko komunikabide apurrek AFAren publizitate gastuaren %7,4 baino ez dutela jasotzen.
Denok dakigu gaur egungo komunikabideen bizi iraupena publizitate ezberdinetatik etorriko diren diru iturrietan duela oinarri garrantzitsu bat, baita erakunde ofizialek ere. Beraz, zergatik jarraitzen dute betiko bereizketarekin? Horregatik akaso, «betikoa» delako?
Garaiak aldatzen ari dira apurka-apurka, eta lehen ez genituen hedabide euskaldunak ditugu orain, ALEA eta Aiaraldea Gaur proiektu komunikatiboak, kasu. Ezin onartuzkoa da «betiko» politikak eta «betiko» diru laguntza banaketak egitea. El Correo de Alava (%31,8) eta Noticias de Alava (%19,5) egunkariek jaso behar dituzte laguntzen erdia baino gehiago?
Ez zait bidezkoa iruditzen.
«Eta espero dut une horiek guztiak galtzea, negar tantak euritan bezala…»
Iñaki Lazkano
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!