Orain da gure garaia!
Egun on, entzule maiteok! Lehenik eta behin, esan behar dizuet pozik nagoela Zapateneo kolektiboaren iritziak «Araba hizpide» irratsaio honetan berriro ere zuekin partekatzeaz, 2021-2022 “ikasurte” berri honetan. Bestalde, erantsi nahi nuke, ikasturte-hasieran beti zalantza saihestezinak agertzen direla landu beharreko gaiei buruzkoak, bai eta gure ekarpena benetan baliotsua ote den guri eragiten diguten arazoei irtenbidea aurkitzen saiatzeko; ditugun fronte irekiak hainbeste dira eta…! Edonola ere, ikasturte hasiera honetan, une batez maisuaren rola jokatzen uztea eskertuko nizueke, eta jolas baten gisa eskatuko nizueke zuen buruei galde diezaiozuen nola imajinatzen duzuen mundua etorkizun hurbilean. Hona hemen galdera: nola irudikatzen duzue mundua 30 urte barru, adibidez?
Oker egon nahi nuke, baina beldur naiz zuetako gehienok etorkizun bat irudikatuko duzuela, non belaunaldi gazteak ez diren beren gurasoak baino hobeto biziko; krisi ekologikoaren larriagotzea; hondatutako demokraziak, askatasun eta eskubide gutxiagorekin; kapitalismo basatia, non langileek eskubide guztiak galdu dituzten; kontrol soziala eta bakartze indibiduala areagotzea… Eta joera norabide horretan doala egia bada ere, hori da, hain zuzen ere, guk pentsatzea nahi dutena. Eta pandemiak mendetasun itsua izateko dugun gaitasuna agerian utzi duen, eta antsietate kolektiboa immobilismo bihurtu den une honetan, Layla Martinez idazlearen gogoeta batzuk partekatu nahi nituzke zuekin, «Utopia no es una isla» liburutik ateratakoak, non azken mendeetako historia politikoa markatu duten utopia desberdinen bidez, utopiari eustera animatzen gaitu, gizarte hobe batez irudikatuta, harengana ibiltzeko eta haren alde borrokatzen jarraitzeko.
“Etorkizuna irudikatzeko modua asko baldintzatzen dute kontsumitzen ditugun kultura-produktuek. Azken hamarkadetan, etorkizunean girotutako eleberri, bideo-joko, komiki, telesail eta film ia guztiek ikusteko modu bera errepikatzen dute, hegemonikoa bihurtu dena. Uholde distopikoak dena zipristindu du, ia salbuespenik gabe. Ia ezinezkoa da etorkizun utopikoa edo, besterik gabe, oraina baino hobea irudikatzen duen eleberri edo serierik aurkitzea. Etorkizun okerragoak irudikatzeak etorkizun hobean pentsatzeko gaitasuna kendu digu. Hori izugarri funtzionala izan da neoliberalismo kapitalistarentzat, distopien ekoizpen kulturala bere alde erabili baitu egungo ordenari eusteko eta aldaketak saihesteko. Etorkizun okerragoa irudikatzen badugu, oraina onargarria irudituko zaigu, eta ez dugu borrokarik egingo gauzak aldatzeko.”
Ez dakit zuek, baina ni erabat ados nago gogoeta hauekin. Geldiarazi nahi gaituzte, ezin dugula ezer aldatu sinestaraziz. Baina badakigu sistema hau aldatu egin dezakegula eta aldatu egin behar dugula. Sistema honek porrot historikoa erakutsi du bizitza hobea ziurtatzeko, baita bizitza bera ziurtatzeko ere. Gure etorkizuna denon artean idatzi behar dugu. Eta dagoeneko egin behar dugu; ikasturte honen hasiera une aproposa izan daiteke denontzako nahi dugun etorkizun hori eraikitzen hasteko. Badakigu, gainera, alderdi politikoak eta erakunde instituzionalak ez direla norabide horretan aurrera egiteko eredua. Hori dela eta, antolatu gaitezen gizarte-mugimenduetan, auzo-mugimenduetan eta eraiki ditzagun komunitateak ideiak eta borrokak partekatzeko. Eutsi diezaiogun utopiari! Orain da gure garaia!
Mikel Lacalle (Zapateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!