«Nolako egurra, halako ezpala» -Jaione Agirre-
Ez neukan asmorik Katalunian gertatzen ari denaz hitz egiteko, ni baino adituagoak ari direlako dena esaten eta nire barruko sentimentuak baino ez ditudalako adierazteko, baina azkenean sentimentu horiek ateratzea ezinbestekoa egin zait, ezer berria ez esateko arriskuarekin.
Egunotan gertatu diren atxiloketek eta estatuaren erreakzioak ez naute harritu.
Batetik, bere garaian, erreferendum asmoa agertzeagatik epaitegietara eraman zituztelako Euskal Autonomia Erkidegoko Ibarretxe lehendakaria eta beste kargu politiko batzuk (ez bereziki erradikalak gainera). Bestetik, derrigorrez sartuta gaituzten estatu honetan, agintean daukagun jende asko aurretik egondako erregimen frankistaren oinordeko ez ezik, jende berdinak direlako.
Dena den, ez dezagun ahaztu, bozkatuak izan direla eta horrela daudela nagusi agintean. Nola ote den hori posible galdetzen diogu elkarri askotan, baina 40 urtean egindako errepresioak sortutako bidea baino ez da: hilketak, atxiloketak, zapalketak, eskoletan egindako adoktrinamendu gogorrak… (eta parentesi bat eginez: edo zergatik uste duzue dietela/zietela euskal eskolei hainbeste beldur? Edo akusatu izan dietela terroristak sortzeaz? Beraiek burugarbitze sistematikoa aplikatu zutelako beraien garaian).
Industen ari diren edozein fosaren irudiak ikusi besterik ez dago. Azken aldian zirraragarrienetako bat Valladoliden indusi dena dozenaka gorpuekin.
Zer espero daiteke iritzia ematea demokraziaren kontrakoa dela diotenengandik? Beldur handia diote jendeak bere iritzia emateari, beste hizkuntza batzuk hitz egiteari eta aldarrikatzeari eta aniztasunari. Pentsatzeari orokorrean.
Zorte ona opa diot Kataluniari (ea eskoziarrek baino argiago jokatzen duten, gainera!). Eta guk ez dezagun ahaztu pentsatzea, gure hizkuntza erabiltzea eta gure izaera aldarrikatzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!