Nahikoa da
Ez da ezer berria. Euskaldunok mendeetako zapalkuntza bat jaso dugu. Zapalkuntza nazional historiko bat. Gure herriaren asimilaziorako estrategia historikoa. Bi estatu zentralista eta erreakzionarioen menpe bizi gara, zatituak, kolpatuak, irainduak.
Euskararen aurkako jazarpena ere ez da ezer berria, liburuetatik desagertua, eskoletan debekatua, kalean ilegala, baserritar ezjakinen hizkuntza, kosmopolitismoaren aurka, atzean gelditua. Euskaraz ezin da zientzia egin, ezta ogia erosi ere.
Azken aste hauetan atzeraka egiten jarraitu dugu, sindikatu batzuek, langileen interesen ustezko defentsan, atzera bota dute poliziek euskaraz jipoitu gaitzaten egindako oposizioa. Zer nahiago dugu ba? Hostia galantak ematen dituen polizia ala euskaraz hostia galantak ematen dituena? Dikotomia argia da, edo ez.
Euskaltegietan ere, badator azterketa garaia, eta berriro entzun beharko ditugu ikasleak tituluaren aurka gaizki esaka, urduritasuna nabaria da gure geletan. Titulurik gabe, askoren lanak kolokan egongo baitira. Urduritasun hori ordea, gure herriko hizkuntzaren aurka zuzentzen dute, askok eta askok.
Azterketa eta titulu sistema hau mierda bat da, ez gaitezen okertu. Euskalduntze sistema erratuta dago, ez du bere lana ondo egiten eta Euskal Herriko euskararen inguruko instituzio publikoek gure hizkuntza desagertzera daramate. Baina guk ere tituluen aurkako diskurtsoa onartzen edo zabaltzen dugunean, ezkutuan zera diogu: euskaraz jakin gabe edo bere jakintza demostratu gabe langile publikoa izan daitekeela edonor. Administrazioan euskaraz aritzea ordea eskubidea da eta lan publiko bat izatea ez.
Gure herrian ezin da euskaraz bizi. Hori da errealitatea eta ezin da euskaraz bizi batzuk ustezko demokraziaren azken 45 urte hauetan bermatu dutelako, euskararen debekua mantentzea, era sibilinoagoetan bada ere.
Gure herriaren eta gure hizkuntzaren asimilazioa aurrera doa etengabe, gure konplizitatearekin gainera. Askotan gu geu baikara gure diskurtso eta praktikekin euskararen asimilazio hori onartzen dugunak: euskaraz lehen hitza erabiltzen ez dugularik, gaztelaniaz egin eta espaloitik jaisten garenean, euskaltzaleak behar luketen inguruetan erdaretako sorkuntza nagusi denean…
Gure instituzio nagusiek ez dute euskararen aldeko fitsik ere egingo, gurean dago pilota, gure ardura izan beharko da euskarak aurrera egin dezan baldintzak jartzea. Handira jokatzeko unea heldu zaigu, gure hizkuntza gure herrian bermatzearena. Euren hizkuntzak gure herrian inposatu dizkigute mendeetan zehar, eta gurea horien gainetik jartzeko unea da. Ez dakit si es cara la cacatua edo ez, argi dudana da garesti ordaindu beharko dugula aukera hau ere hegan joaten uzten badugu.
Oier Azkarraga
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!