Museoen eguna: etorkizun inklusiboa
Maiatzak 18 Museoen Eguna da nazioartean. Lema bat hartuta hainbat ekintza eta ekitaldi egiten dira, museoak ezagutzera emateko eta gizartearengana iristeko. Besteak beste, gaurko egunez museoak doan izaten dira (bidez batez, Arabako Foru Aldundiarenak doan dira beti).
Nire teoria da zerbaiten eguna ospatzen denean, asunto txarra izaten dela: emakumeen eguna, euskararen eguna… Ez dugu bankarien edo aberatsen eguna ospatzen, ezta? (norbaitek esango dit Interneten eguna sortu dutela eta nire teoria ez dela borobila, baina…).
Museoek kolpe latza jaso dute pandemiarekin nazioartean. Gure txoko honetan bi hilabete eta erdi izan genituen itxita, baina behintzat publikoak zirenek aurrera egin dute (aurrekontu murriztuekin eta langile eta bisitarien segurtasuna ziurtatzeko mugekin bada ere). Egoerara eta arautegi berrietara egokitu beharra izan da. Kasu batzuetan onerako ere izan da: presentzia birtuala handitu egin da eta horrela gizartearen txoko gehiagotara iritsi omen gara.
Egia al da hori? Aurten hitz bat asko entzuten da “inklusioa” kulturaren zabalkundean ere aplikatzeko (Ondare Jardunaldien eta abarren bidez). Inklusioa oso hitz beharrezkoa, zabala eta ederra da, baina batzuetan formarik hurbilenean ahazten zaigu. Bide horretan pausoak ematen ari al gara?
Emakumeei buruzko historia inklusioa da (ez galdu Emakume kartagileen erakusketa eta Aritza Saenz del Castillok egin duen ikerketa lana).
Kultura gizartearen pertsona “guztiei” iristea ere inklusioa da: adibidez, kultura ekintzak herrietan egitea (eta ez bakarrik Gasteizen).
Zeren zain gaude euskarazko ekitaldi gehiago egiteko? Ez omen dira gelak betetzen eta argudiatzen bada aforo murritzak aprobetxatuko ditugula horretarako, gaztelaniaz jende gehiagorengana iristen dela entzuten jarraitu behar ote dugu?
Etorkizunik nahi badugu izan gaitezen inklusiboak etxetik hasita, beraz.
Jaione Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!