Mundu zoroa
Gure patua psikopata gutxi batzuen esku dago. Halaxe ondorioztatu zuen Jon Robson idazle eta kazetari britaniarrak «Psikopata al zara?» izeneko liburuan. Bere lanean The Guardian egunkariko kolaboratzaileak kontrastean jarri zituen gaitz psikopatikoaren diagnostikorako ezaugarriak goi mailako ardura postuetan dauden politikari eta enpresarienekin. Bi urte eman zituen psikopatagaiak elkarrizketatzen buru-osasun zentruetan zein korporazio handietako bulegoetan, eta ikerketaren emaitza erabatekoa izan zen: mundua psikopatek gobernatzen dute. Psikopatak ez du damurik, ezta hurkoarekiko enpatiarik ere; manipulatzailea da, bere helburuak lortuko baditu; neurri gabeko egoa dauka eta gezurra modu konpultsiboan darabil. Horiexek dira sistema kapitalistak saritzen dituen ezaugarriak, horiexek betez baino ezin da, sistema kapitalistaren baitan, ardura goreneko postuetara iritsi. Zenbat eta gertuago izan izaera psikopatikotik, orduan eta gorago egingo duzu botere katean; atzean uzten dituzunekiko errukirik gabe.
Erkatu ditzagun sintoma horiek gizateriaren patua gobernatzen duten gizon-emakumeenekin, AEBtako presindentetik hasita. Psikopata bati baino ezin zaio okurritu, inongo damurik gabe, berea ez den herrialde batean eskua sartu, hango milioika biztanleen patua kolokan jarri eta munduaren oreka labainkorra auzian jartzea, ondorioei erreparatu gabe, zertarako eta bere ego neurrigabea elikatzeko.
Iragan astean, Etxe Zuriko handimandiak Palestinako gatazka, ustez, behin betiko konpontzeko egitasmoa aurkeztu zuen. «Mendeko Akordia» izendatu dute alde bakarreko sinatzaileek. «Mendeko Iruzurra», berriz, zorigaiztoko ibilbide orriaren biktimek. Funtsean, itunaren helburua Ekialde Hurbileko oraingo status quo delakoa behin betikotzea da, zazpi hamarkadatan ilegalki eta bortzaz okupatutako eremuei legezkotasun bermea ematea. Psikopata bati baino ezin zaio okurritu nazioarteko zuzenbide, legedi eta itun guztien gainean dagoela eta bere borondatea milioika pertsonen gainean inposatu dezakeela. Psikopatak baino ezin dira izan, halaber, proiektu baztertzaile horretarako azpiegiturak eraikiko dituzten CAF enpresako zuzendariak, jakinaren gainean ari direlako gerra krimen batean parte hartzen. Mundu zoro batean bizi gara, baldin eta AEB presidentearen borondatea, eta bide batez, bere suhiarena (bera izan baita «Mendeko Akordioaren» ideologoa) nazioarteko zuzenbidearen gainean jartzerik badago. Mundu zoro batean bizi gara, baldin eta egitasmo kriminal horretan parte hartzea erabaki duten kupida gabeko enpresariei erabakiak esku artean eztanda egiten ez badie.
Koldo Alzola
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!