Mundu modernoa
Mundu modernoa, Europako inperio handiek gauzatutako genozidioekin batera ezarri zen. Epistemizidioak izan ziren, alegia, antzinako ezagutza-sistema komunitarioak edota jatorrizko kulturetako transmisioa akabatzeko prozesuak: ordura arteko pentsamendua, munduan egoteko eta izateko moduak apurtu zituzten; bertan behera utzi zituzten ordura arteko egitura politikoak, kosmobisioak eta autoritateak. Sarraski horien artean daude, besteak beste: Al-Alandalusen konkista, liburutegiak erretzea, Abya Yalako konkista eta sorgin ehizak.
Herrien zapalkuntzaz ari garenean, ezin ahaztu, gure herria menderakuntza kate global baten parte dela. Mendeetan zehar, eta gaur egun ere, Hegoaldeko herrien, gorputzen, lurraren eta kulturen ustiapenak, eta kulturen (neo)kolonizazio prozesuek Mendebaldeko jendarteetara transferitutako onuren parte hartzen du euskal komunitateak. Azken hamarkadetan, euskal jendarteak bizi dituen migrazio prozesuek, zein errefuxiatuen krisiak, erronka berriak ezarri dizkiete bertako erakundeei eta eragile sozial guztiei, baita Mugimendu Feministari ere.
Emakume* migrante eta arrazializatu asko dira Euskal Herriko Mugimendu Feministaren sareen parte, espazio propioetan antolatu dira eta ikuspegi zein praktika dekolonialen beharra jarri dute mahai gainean.
Emakume* euskaldun zuriak interpelatu gaituzte hainbat gaiez ohartarazteko, besteak beste: gure jendartean eta erakundeetan dagoen arrazakeria, zuri izateagatik ditugun pribilegioak eta tutoretzarik gabeko aliantza feministaren premia.
Bestalde, Euskal Herriko Mugimendu Feminista feminismo hegemoniko gisa interpelatu da eremu batzuetatik, eta barne kontraesanak areagotu dira. Argi dugu: elkarren arteko interpelazioa eta gatazka ezinbestekoak dira aurrera egiteko.
Ondorioz, galdera eta desafio berriekin topo egin dugu: zein da langile emakume euskaldunok dugun kolonizazio-historia propioa?, idatzita al daukagu?; nola eragi(te)n dugu historikoki eta gaur egun beste herri batzuetako kolonizazioan?, nola arduratu gaitezke ditugun pribilegioez, egoera zaurgarriagoan dauden herritarren mesedean?, zein da arrazakeriaren aurkako borrokan egin behar dugun ekarpena, eta zer da guri ez dagokiguna?, nolako zubi edo aliantzak eraiki behar ditugu feminismoan emakume migrante eta arrazializatuekin?
Ekonomia eta osasun-krisialdiaren inpaktu nagusia eremu feminizatuetan eman da, bereziki egoera irregularrean dauden langile emakumeen eremuan, gorputz arrazializatuengan, etxeko langileak direnak kasu askotan. Hori dela eta inoiz baino beharrezkoagoak dira honako helburu hauek:
1) Harreman kolonialen aurkako borrokan subjektu politiko anitzok parte hartzea eta ditugun helduleku zein ibilbide komunak identifikatzea.
2) Euskal Herriarentzat proiektu feminista bat eraikitzen jarraitzea, askotariko aliantza feministak ehundu eta horretarako ibilbideak zehaztuta.
Euskal Herriko Bilgune Feministak horri erantzuteko eztabaida prozesua abian du. Herri burujabetzaren aldeko borroka gaur egungo testuingurura egokitzea dagokigu, herritar guztientzat baliagarria den emantzipazio markoa eraikitzeko. Betiere Euskal Herriko herritar guztientzat justizia soziala, bizitza duina eta elkarbizitza demokratikoa bermatuko dituen herri eraikuntza ipar izanda.
Maitane Arnaiz (Gasteizko Bilgune Feminista)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!