MOZKETAK vs. DIRULAGUNTZAK
Hausnartze sakona behar dugu zerbitzu publikoen kontura eta hor barruan, osasungintzaz gain, hezkuntzaz eta kulturaz.
Pandemiaren egoerak agerian utzi ditu urteetako mozketen gabeziak eta, aldi berean, aipatutako sektore hauen ezinbestekotasuna.
Agian, sorpresan hartu gaitu oraingo egoerak, baina agerian geratutako ondorioak, aspalditik ikusten genituen gure aurrean gertatzen. Kexatu izan gara, baina ez da ezer lortu orain arte, bitxia da esaten zutena: ez dagoela nahikoa diru guztiarentzat eta garrantzitsuena bultzatu behar dela. Orain inoiz baino ageriago geratu da zer den garrantzitsua, baina, aldiz, normaltasun “berrira” itzultzen ari garela (interesak interes direla eta), nik ez dut berritasun gehiegi ikusten: bat-batean, berriro mozketak osasun, hezkuntza eta kulturan. Ez al dugu ezer ikasi? Ba, ez.
Araban kultura aurrekontuak nabarmen moztu dizkigute. Kulturaren munduan lanean ari direnei laguntzak emango zaizkiela esaten da (autoen erosketarekin egingo den moduan, garraio sozialak bultzatu ordez, bide batez, eta AHTa bezalako obrak babesteaz gain). Ez al da hobe dirulaguntzak eman ordez, aurrekontuak mantentzea (edota hobetzea) eta ematen zitzaien lan apurra ematen jarraitzea edo hobetzea erakundeetatik? Lana sortu ordez, limosna?
Mugak (batzuk) zabalduko dizkigute (betikoek “itxita” jarraituko dute). COVID-19a ez da desagertu, hor dabil, baina orain erabaki da ez dela hain inportantea hainbat gauzetarako. Aldiz, eskolak itxita eta egoera berrira ondo egokituta eta denboraz irekitzeko planik gabe. Pertsona bati irakurri diodan moduan, esanguratsua da hondartzak nola erabili lehenago arautu dela, hezkuntza sistema baino.
Zer uste duzue? Ezer ikasi al dugu? Ba, nire uste apalean… ez!
Jaione Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!