Martxoaren 8a
Beste urte bat pasatu da eta martxoak 8 aurrean daukagu berriro. Eta M8ra prestatzen gaudenean,jantzi morea prestatzen ari garen bitartean, egun hori beste inor baino feministagoa eta aldarrikatzaileagoa izateko , ea astero eraso sexistaren berri daukagu. Kaleak eta jaiak gureak direla abestuko dugu danak datorren hilean baina bitartean kaleetan, etxeetan edo lantokietan erasotuak izaten gara emakumeak
eta laga eidazu lantokietan zen gertatzen denari bueltatxo bat ematea. Gutako askok Askotan jasaten ditugu iruzkin sexistak edo gustu txarrekoak, edo deseroso sentiarazten gaituzten ukituak edo portaerak. Eta ez da ezer gertatzen, nahiz ta kexatu ere.
Fiasan gertatu dena gogorragoa da. 2017Tik langile batek halakoak jasan behar
izan du. 2020Ean salatu eta handik aurrera enpresak zer egin du? Ezer ez. Ixildu, Erasotuari lana eta funtzioak aldatzen zizkion bitartean, erasotzaileak bere egoera eta estatusa bere horretan mantendu zituen. Are gehiago, eta lotsagarriagoa izan dadin, enpresak emakumea bi aldiz biktimizatu duen bitartean, enpresako zuzendaritza-postu batera igotzeagatik saritu dute erasotzailea. Eraso berri bat erasotako langilearentzat
Istorio hau epaitegian dago. Nolabait konponduko da. Urte hauetan hain gaizki pasarazi duten langilearentzat konponbide ona izatea espero dut. Gure babes eta elkartasun osoa. Hor egongo gara laguntzeko
Beste arazo bat daukat buruan. Suposatzen da zenbait legek emakumeak babesten gaituztela horrelako gauzak saihesteko. Jazarpen-protokoloak eta berdintasun-planak laneko jazarpena prebenitzeko edo, gertatzen denean, geldiarazteko direla suposatzen da. Suposatzen da enpresa handi guztiek izan behar dutela beren berdintasun-plana. Eta Fiasa enpresa handia da.300 langile Zer demontre gertatu da orduan? Fiasak berdintasun planik ez dauka? Ezertarako balio den plana da? Orokorrean zertarako balio dira berdintasun planak orduan?
Eta gure erakundeak , plan horiek kontrolatu behar dituzten erakundeek horiek zer egin dute? Non egon dira? Zer egingo dute hemendik aurrera?Emakume langile honek Emakundera jo zuen bere arazoari aurre egiteko laguntza eta irtenbide baten bila. Emakunden erantzuna, abokatu baten telefono zenbakia ematea zen. EMAKUNDE! emakumeoi laguntzeko omen dn erakundea.
Zer espero orduan besteen partez? Martxoak 8an argarzkietan agertuko dira danak, oso feministak eta inplikatuak, baina benetan bere laguntza behan denean, edo bere lana bete behar denean guri defendatzeko, ezer ez.
Beti bezala, emakumeak bakarrik gaude, gure eskubideak eta gure bizitzak defendatzeko. Kaleak eta jaiak, eta lanpostuak benetan gureak izan daitezen,
GORA BORROKA FEMINISTA!!
Bego Ozaeta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!