Martxoak 8, etxean 1, Aranjuezen 2
Martxoaren 8a aldarrikapenerako eguna da, egun zabala emakume langileen eskubideen aldekoa. Egunerokoan eta komunikabideetan kontrakoa entzutera ohitu garen arren, ezinbesteko eguna. Emakumeen eskubideak urraturik jarraitzen dutelako, emakume langileak miseria gorrira eta patriarkatura kondenaturik bizi direlako. Emakumeak han hemenka bizi dituzten eskubideen urraketa sistematikoak ez du etenik.
Gizonon munduan bizi garela begi bistakoa da, gure neurrira eraikitako munduan. Gizon txuri, heldu, heterosexual, burges… badago ranking-ik, eta batzuk eskalaren goren gorenean daude, eta gaude.
Baina ranking guztietan bezala, bada maila baxu eta zaurgarrienean dagoenik ere. Era eta forma askotarikoak izan daitezke hor kokatzen ditugunak, emakume, langile, arrazializatu, bollera, trans, elbarri, ume…
Hauetako bat Martxoaren 8 batetan jaio zen, duela 3 urte eskas. Irati du izena, Nafarroan kokatuta dagoen gure herriko altxor hura bezala, baina Nafarroatik urrun jaio zen, baita bere sorlekutik urrun ere. Kontraesankorra badirudi ere bat bere sorlekutik urrun sortu daitekeelako.
3 urte bete zituen Iratik martxoaren 8an, duela 3 egun eskaz. Zorionak, muxuak, besarkadak eta ilargiraino eta bueltako maitasuna zuretzat Irati. Baina Iratirentzat, bere gurasoentzat, bere senide eta laguntxoentzat egun tristea izan zen Martxoaren 8a.
Irati espetxetik irten zen duela 3 egun, azken 3 urteak espetxean eman baititu bertan preso dauden bere gurasoekin. 3 urte betetakoan, ezin baita gurasoekin bizi eta etorkizunean, bere gurasoak deserrian jarraitzen duten bitartean Irati haietatik urrun bizi beharko da.
Ezin dut imajinatu, zein gogorra izan behar duen ama batentzat, aita batentzat eta baita ume batentzat ere, maite duzun horrengatik urrun bizi behar izatea. Urrunketa, apurketa, distantzia fisiko eta emozionala. Ezin dut aurreikusi zein ondorio fisiko eta emozional utziko dizkion horrek, seguruenik bizitza osorako.
Gatazka amaituta dagoela diote, minak aitortzeko garaia dela diote, baina hemen minak badiraute eta egunero zauri berriak sortzen dira. Nola sortuko dugu herri bat elkarbizitzarako hezia, elkar bizitzea debekatzen badigute? Nola azalduko diogu Iratiri eta herri honetan bizi diren, bizi izan diren, hamaika Irati horiei, motxiladun ume guzti horiei, pendienteago egon garela apisonadora batetaz euren minaz baino? Armek dagoeneko ez dutelako minik egiten, baina ehunka, milaka, herritar, herri oso bat oraindik, makina horren pean zapaldurik egoten jarraitzen dugu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!