Maitasunez zaindu
Kartel batzuk ikusi ditut nonbait: “Zaindu nazazu bi orduz, (gutxinenez)”. Liluratuta utzi nau. Hau zelan doa? Umiekin egunean 2 ordu besterik ez duzu egiten, astean zehar? edo zure aiton-amonekin, bi ordu astean pasatu? Lojikoa ez da, ez? Gure senideak bi ordu baino gehiago zaintzen degu muxutruk behar denean
Baina soldatapean gaudenean? Erresidentzietan (adibidez) lan egiten dute emakumeak bi ordu zaintzen dute bakarrik? Edo hainbeste? A ver: goizeko 7etan esnatu, altxatu, dutxatu eta jantzi. 10 minutu esaten dute langileak, eta berdin du menpekoa izan edo ez, mugikortasun arazoak izan edo ez. Araua denentzat dago: 10 minutu. Gozaldu, eta egongelan erabiltzaileak utzi, trastoak bezala. 12 etan danok komunera, lerroan jarri ta bata besteen atzetik danok komunera, ardiak bezala. Txisagurerik ez? Ba txanda pasa, urrengoa. Txisagura 11etan? Pisohialean egin, momentua ez da, zaindaria logelak garbitzen dabil ta.
Bazkaldu, siestara eraman, eta komunerako lerroa berriro. Merienda eta afaria eman, edo lagundu behintzat, eta beste 10 minutu oheratzeko, askoz jota, ze zaindari bat 15 agure inguru bi orduetan oheratu behar ditu.Maitasuna bai, baina ezertarako denborarik ez dago
Bi ordu egin duzu erabiltzaile bakoitzarekin? Txantxetan ere ez. Leher eginda zaude, zure 8 lanorduetan ez zara gelditu baina agureekin bi ordu bete ez zara egon. Bitartean agureak telebista ikusten , aparkatutak.
Ados zaude zaintza honekin? Eta zure senidea ba da?
Eta neke eta frustrazio hau mila euro hilean ez kobratzeko, ze ez pentsa, zaindariak maitasun betetaz egiten dute lan, baina ez maitasun truke. Bizkaian eta Gipuzkoan greba egin dute eta 1400€ kobratzea lortu dute eta ia 1600 ordu urtean lan egitea. Hemen ia 1800 ordu sartzen dute urtean lanean. Leher eginda daude, bizitzarik ez dute eta hala ere maitasunez zaintzen dute gure aiton-amonak naiz eta denbora ez izan.
Baina lan balditzak ez dira importanteenak, naiz eta oso garrartzitsua izan, niri importa zaidana zaintza mota da, zenbat denbora eta zer egiten degun gure adineko jendearekin. Trastu zahar moduan uzten degu erresidentzietan edo maitasunez eta denboraz zaintzen degu, erresidentzietan ere. Hau egiteko denbora eta jendea behar da. Eta hau gure mundu kapitalista honetan hori dirua ere suposatzen da.
Kalitatezko zaintza hau lortzeko Erresidentzietako emakumeak mugitzen ari dira, pankartak jartzen eta konzentrazioak egiten. Urrengoa, ekainak 18an Probintzia plazan, ze egoera triste honetan instituzioak ba daukate zer esanik, ardura eta kontrola berea da, ez negozio lagunentzat bakarrik.
Bego Ozaeta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!