Maitasun-gorroto dialektika Koronabirusaren testuinguruan
Gizakiok bi prozesu mental ezberdin ditugula esan genezake. Alde batetik dimentsio emozionala duten pentsamenduak eta bestetik, analitikoak. Askotan erabili izan den “bihotzak agintzen duena” eta “buruak esaten diguna”. Bi dimentsio hauek banatzea eta isolatzea erabat okerra litzateke, bi dimentsioen artean etengabeko elkarharremantze eta elkarelikatzea baitugu. Dimentsio emozionalean sentimenduak, inpultsoak, motibazioa… topa ditzakegu. Analitikoa, aldiz, razionamendu logikoa erabiltzeko gaitasuna litzateke.
Politika egiteko garaian bien arteko nolabaiteko oreka ezinbestekoa da. Krisi garaietan, inoiz baino gehiago, sentimendu indartsuak azaleratzen dira populazioaren sektore guztietan. Argi dago, lurrikara emozional batean sarturik dagoela populazio osoa (edo gehiena behintzat), krisiaren aurreikuspenengatik baino, egunez egun bizi dugun konfinamendua eta bere ondorioengatik (ahaztu gabe mass mediek uneoro zabaltzen duten psikosiagatik). Sektore zapalduetan, krisiak gogorren kolpatzen duen ertzetan, inpotentzia eta gorrotoa bezalako sentimenduak gailentzen dira. Gorrotoa jazartzen zaituen poliziari edota esplotatzen zaituen nagusiari, adibidez. Inpotentzia datozen arazoei aterabiderik ez ikusteagatik, aurre egiteko gaitasun ezaren sentsazioagatik. Horrelako sentimenduek barnebiltzen duten potentziala askatzeko eta antolatzeko, ezinbestekoa da sentimenduen politizazioa bultzatzea. Bizitza osoa zeharkatzen duten injustizien jatorria, zergatia, eta nola ez, arduradunak identifikatzea.
Antagonismoak handitzeko eta sakontzeko momentua da. Gu eta haiek. Haiek eta gu. Herri zapaldu eta langilea alde batetik, eta zapaltzaile kapitalistak eta bere laguntzaileak, bestetik. Zentzu honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da maitasuna eta gorrotoa bezalako hain sentimendu indartsuak arma politiko bihurtzea.
Motz azalduta, pentsamendu dialektikoa, kontrakoaren koexistentziaren beharrezkotasuna barnebiltzen duen ideia bat konzebitzeko modu bezala definitu daiteke. Zentzu honetan, eta argi esanda, politika egiterako orduan maitasunaren balore hutsekin gelditzeak nolabaiteko konformismora garamatza: injustizien analisien lausotzea, etsaiaren seinalatze abstraktua eta sektore zapalduenekin konektatzeko zailtasunak. Gorroto hutsean oinarritutako politika egiteak, aldiz, borrokatu nahi ditugun etorkizuneko eszenatoki berriak irudikatzeko zailtasunak ekarriko lizkiguke, edozein ekimenen ibilbidea eta potentzialitatea zeharo murriztuz.
Betidanik, sujeto politiko iraultzaileak kontrakotasun politiko batetik sortu izan dira, ukapen batetik alegia. Antagonismoak ezinbestekoak dira Gu hori sortzeko. Haiek ez garelako, Gu gara. Horrexegatik maitasunak Gu hori elikatu behar du etengabean: maitasuna zutaz kezkatzen den bizilagun horrekiko, nagusiari aurre egiterako orduan laguntzen zaituen lankidearekiko, diruaren legetik haratago mundu bat sortu nahi dutenekiko… Gorrotoak, aldiz, Haiek hori identifikatzeko balio du: gorrotoa etxe batean 10 pertsona bizitzera behartuta egotera bultzatu duen sistemarekiko, gorrotoa irizpide guztiz arrazistaz bultzatuta jazartzen duten poliziekiko, pertsonen osasunaren gainetik gainbalioa xurgatzen jarraitzen diguten nagusiekiko, gorrotoa lan asalariatu berarekiko…
Klase borrokaren sakontze prozesu batean sartzera goaz bete betean eta gainontzeko krisialdietan bezala, sokatira saio bat bailitzan, sokak, alde bateruntz edo besteruntz jo dezake. Soka horren alde batean tiraka, ondo antolatutako mundu oso klase dominatzailea dugu. Zenbat esku batuko gara sokaren beste aldera? Pertsona ezberdinekin maitasun eta gorroto sentimenduetan antzekotasunak konpartitzea baina gauza indartsuagorik al dago sokaren alde hori betetzeko?
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!