Maimuna
Maimuna naiz eta 21 urte ditut . Hasi baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuet askatasun osoz izan eta hitz egin ahal izateko espazio bat emateagatik.
Gaur nire tartea eskaini nahiko nioke genero-indarkeriari, 25N aprobetxatuz, gure bizitzako egun guztietan gertatzen den zerbait den arren.
Hiru emakumetik batek genero-indarkeria jasaten du, hamar emakumetik hiruk soilik salatzen dute, eta genero-indarkeriaren % 80 inguru oraindik ezkutatuta dago.
Genero-indarkeriaz hitz egiten denean, indarkeria fisikoarekin lotzen dugu zuzenean, eta ez da horrela.
Indarkeria psikologikoa dago, hitzezko tratu txarrak erabiltzeko ohiko modua, jazarpena, kontrola. Indarkeria psikologikoa, azkenean, hitzezko abusuan, umiliatzean, barregarri uztean, ekintzak, mugimenduak kontrolatzea eta lagunak lantzeko eragozpenean laburbiltzen da.
Sexu-indarkeria sexu-ekintza bat gauzatzeko betebeharra edo horri buruzko iradokizuna da. Era berean, sexu-indarkeria da beste pertsona baten sexualitatea merkaturatzea edo edozein modutan erabiltzea.
Laneko indarkeria da lantokian aplikatzen den beste indarkeria psikologiko mota bat. Mehatxuak, umiliazioak, larderia eta gainera guzti hau lan-esplotazioa batean bukatzen da.
Gainera aipatutako indarkeria-mota horietako edozeinek indarkeria fisikoa izan dezake osagarri.
Hezkuntza da edozein genero-indarkeriatik irteteko bidea; horregatik, berdintasunean hezi behar dugu geure burua, eta indarkeria-mota desberdinak identifikatzen jakin behar dugu.
Profesionalei prestakuntza ematea ere oso garrantzitsua da; azkenean, genero-indarkeria jasateko gauzarik zailenetako bat indarkeria horretatik bizirik ateratzeko modua da, gainera horretarako profesionalen laguntza behar da.
Maimuna Boubakar Labat
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!