Lurrak hazi eta lurrak jan
Zertaz osatuta dago lurra? Alegia lurra etxean egin nahi izango bagenu zer nahastu beharko genuke? Bada esaten dute mineralez, urez, airez, izaki bizudun eta materia organikoz osatuta dagoela. Azken hau, materia organikoa, nondik datorren badakigu, izaki bizidunen deskonposiziotik, eta behar beharrezkoa da lurrarentzako, eta bertan bizi diren milaka espezie animali, onddo, eta bakteriontzako. Europa osoko eta baita Euskal Herriko lurrak ere, nekazal lurrak batez ere, ez daude oso egoera onean. Materia organikoa falta zaie, lur asko higadurak jota daude, beste asko oso kutsatuta eta ezin izango da bertan berriro landatu edo erein. Ehundaka urte behar dira 1 cm lur osasuntsu eta emankorra lortzeko, bazenekien? Lurraren kalitatea hobetzeko biderik onena konposta lurrari gehitzea da.
Orain udazkenean, menditik buelta bat eman eta orbelaren azpian eskua sartu duzuela, hor topatzen dugun lur beltz hori, hori konposta da, zelako usain gozoa duen ezta? Ematen du Gasteizko udalak serio hartu duela azkenik konpostaren afera. Azkenik bai azkenik, izan ere aurten, 2020. urtean, Europako legearen arabera, sortzen diren hondakinen %50 birziklatzeko prest jaso beharko genituzke gutxienez, bai, koloretako edukiontzien bidez (urdina, horia, berdea, eta marroia). Ez gara zenbaki horretara iristen, ezta gerturik ere, bai, gure green kapitalak %29an bakarrik jasotzen baititu selektiboki hondakinak. Arabako datua ere ez da hobeagoa, %32. Txarto eta berandu gure agintariak, etxeko lanak egin barik berriro ere. Euskal Herrian biztanle bakoitzak urtean 500 kg zabor inguru sortzen ditu, horren erdia gutti gora bera materia organikoa da, sukaldeko hondarrak alegia, pentsa zenbat tona konpost egin daitezke horrekin.
Konposta lurraren kalitatea asko hobetzen du eta bestalde aldaketa klimatikoa mitigatzeko herramienta dela onartu da. Sukaldeko hondar hauek, zabortegian edo errauskailuetan bukatu ez gero, airea kutsatzen dute, CO2 edo metano moduan, dakigunez berotegi efektua areagotzen duten gasak. Hondakin organikoen kudeaketa eta tratamendu egoki bat lortu behar dugu, gure parke eta baratzek eskertuko dute, Gasteiz inguruko nekazariak besoak zabalik hartuko lukete hiria sortutako konposta, Lurrak hazi eta lurrak jan.
Dani Zuazagoitia
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!