Lehendakaria biluzik dago
Andoni Egaña handiak ipini ninduen arrastoaren atzetik duela gutxi; aspaldi zebilkidan buruan bueltaka, baina ausartu ez. Alde batetik, gaiaren interesa ez da esanguratsua, normalean horrelako iritzi zutabea bateko lerroak bete beharko lituzkeena baino arinagoa; eta bestetik, lehendakariaz hitz egitea, tentuz egin beharreko zerbait da beti, tamalez harrizko herri honetan Polònia gutxi, eta sakristietako seriotasun faltsu gehiegi baitago.
Baina, ze demontre!, Egañak horrelako kontu batekin zutabea osatzen badu, neuk ere egingo dut nire saiakeratxoa, eskasagoa eta kamutsagoa, seguru, hala ere, egin beharrekoa, esanda eta idatzita gera dadin. Lehendakaria biluzik dago, edo hobe esanda: “erabat biluztu egin da”, “betiko trajea erantzi egin du”, “ezer erantsi egin gabe”, “guztiz larrugorritu egin da”.
Egañaren aburuz mozkorra borroka nagusitzen ari da gure kaleetan, aldiz Ajuria Enean, eginaren eginez egin egiten omen dira gauzak. Ondo dago goizeko seietan altxatzea, fruta pixka bat jatea eta kafesnea zerealekin gosaltzea, ederto, baina lanari ekin aurretik euskaltegiko apunteak edo Euskaltzaindiaren aholkuak errepasatzen baditugu, txarto ez, ezta?
Ea…herri ez-normalizatu honetan denok dugu euskara kontuetan zer ikasi, birpasatu eta hobetu; baina denok ez gara lehendakari! Izan Ajuria Eneatik pasatutakoak bost ditugu, eta gaur egun lanean, bakarra. Eta inork ez dio esan ezer egin-egin beharrekoaz?
Norbaitek esan beharko lioke zerbait ditxosozko egin horren inguruan, oso modu arriskutsuan hedatzen ari baita analogiazko erabilera.
Esandakoa, denok dugu zer ikasi, ez dadila mozkorra borroka hedatu, eta Egin-en ordez Gara dugun bezala, izan gaitezela egiten duguna, eta egin, egin dezagula garenak agindutakoa!
Iñaki Lazkano
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!