Lehen sektorea
Denak daukagu gauza bat amankomunean esaten zuen Etxaldeko ordezkariak greba egunean Bilboko bukaerako diskurtsoan, denak jaten dugu (nahiz eta gosez jende asko hil) dena elikatzen gara. Eta ez agara konturatzen nolako sistema alimentario daukagun: sistema basati, kapitalista eta explotatzailea dena. Eta sistema alimentario honek ondorio latzak dakartza, osasunean, inguru giroan, tokiko ekonomian,……… Sistema alimentario hau apurtu behar da. Nekazariek etorkizun duin baten alde egin behar dugu ( Estatu Españolean egun hauetan kalera atera dira etorkizun eta bizitza duin baten alde eta jipoitu dituzte) , baserritarrez osatutako nekazaritza bat behar dugu elikadura burujabetza defendatuko duena baina ez edozein nekazarita, nekazaritza iraunkorra.
Nekazariek gure sektorea hobetzeko premia daukagu baina ez bakarrik gure sektorea, gizarte hobe bat behar dugu denontzako. Harrigarria da Gaubean, Espejon ireki asmo duten tomate hidroponikoaren negutegia. Almeriako enpresa batek 10miloiko inbertsioa egingo du bertan aurrera atera ahal izateko eta Instituzioak horren alde!!!! Nekazaririk gabeko ekoizpena, kilometro zero izan nahi duena EROSKI enpresari saltzeko????Hau gure aurpegira barre egitea da. Zer dakargu Almeriako eredu honek?: lan prekarioa, baserritarrak desagertzea, lurraren suntsipena eta hau dena km zeroren izenean salduko digute.
Pertsonak gara klabea, gure kontsumoa da klabea. Egunero egiten dugun lehenengo ekintza politikoa gosaria da, egunero mundua aldatzeko hiru era daukagu, gosaria, bazkaria eta afaria. Kontsumotik ahaldundu behar dugu, saretu behar dugu. Badaukagu aukerak, alternatiba berriak, proiektu asko eraikitzeko baina sistema alimentarioa denon artean aldatu behar dugu.
Horren harira aurreko astean oso hitzaldi interesgarria izan zen VillaSuso Jauregian. Bertan Jose Bove (Frantziako europarlamentarioa) eta Michel Berhokoirigoinek (Iparraldeko abeltzaina) hartu zuten `parte, Europako eta Ipar Euskalerriko experientziak partekatzeko eta aztertzeko eta Araban lehenengo sektorea bultzatzeko. Ipar Euskalerrian orain dela 40 urte bertako nekazari abeltzainek apustu garbi bat egin zuten, agroindustriaren eredua konpetitiboa baztertu, eta baserri eta familiako nekazaritzaren ereduaren apostua egin zuten, kalitateari eta beren egiteko erari duen garraztzia emanez .Beraiaek erakutsi dute nekazaritza eta landa eremuak etorkizuna daukala eredu agroindustrialak baztertzen badira eta lehenengo sektorearentzat zuzentzen den diru publikoa nekazaritza iraunkorrarentzat bultzatzekoa bada.
Esti Besa
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!