Lasai askoan
Israelgo Hapoel Holoneko zaleak Bilbon izan dira pasa berri den asteburuan Basketball Champions Leagueko lauko finala zela eta, eta istilu handiak sortu zituzten igandean Bilboko Alde Zaharrean. Sare sozialetako irudietan ikusteko aukera izan genuen nola Israelgo jarratzaile sionistak, kamisetak eta Israelgo banderak soinean zituztela ibili ziren hiriko kaleetatik eta nola igandean, altzari eta atariei eraso egin zieten eta tabernetako aulkiak jaurti zituzten. Gainera, Palestinako bandera bati ere su eman zioten eta bi bizilagun zauritu.
Hapol Holonen jarratzaileak Miribillan partidua ikusi eta ondoren, bertatik jeitsi ziren poliziak lagunduta eta istiluak ondoren gertatu ziren. Bestalde, Bilboko herritarrek herri palestinarraren aldeko manifestazioa egin zuten 13: 00etan Unamuno plazatik, Israelgo gobernuak palestinarren aurka erabilitako indarkeria salatzeko eta Israeli boikot egiteko deia eginez.
Erasoak eta gero, poliziak bi lagun atxilotu zituen. Horietako bat desordena publikoagatik eta bestea desobeditzeagatik. Baina atxilotutakoak ez ziren Israeldarrak izan. Hauei erantzun zien Bilboko herritarrak baizik. Erasoa eta gero, Bilboko Zaharreko Auzokideek deituta elkarretaratzea egin zuten San Anton zubian.
Beraz, israeldar jarratzaile sionistak lasai askoan ibili ziren nahi zutena egiten eta erasoak egiten. Eskala askoz ere handiagoan, baina horixe egiten ari dira israeldar sionistak azken 74 urteetan Palestinan. Palestinar lurra eta herritarrak erasotzen eta nazioarteko erakundeetatik ez dago erantzunik eta horregatik, nahi dutena egiten ari dira Israeldarrak.
Maiatzaren 15an Al Nakba edo hondamendia eguna da palestinarrentzat, Israelgo Estatua sortu eta Israelgo Estatuaren okupazio, kolonizazio eta garbiketa etnikoa markatzen duen eguna. Euskal Herrian Palestinar herriaren aldeko ekimenak egingo dira asteburu honetan. Besteak beste, Bilbon elkarretaratzea egingo da igandean eta Gasteizen Hala Bedi tabernan elkartasun festa ostiral iluntzean.
Alaitz Amundarain
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!